KULUNKA: Haur Kantuaren Tradizioa, Iparraldean eta Hegoaldean berreskuratzen
Esaten da, kantatzen ez duenak zorionik ez duela eta Bidasoatik harago Euskal Herri bat ere badagoela. Horregatik, mugak sortu beharrean, gure ama-hizkuntzako kantuek zubi bat osatuko dute. Baina, argia da muga horiek hor daudela, hesi bat dagoela Hego Euskal Herriaren eta Ipar Euskal Herriaren artean. Horregatik, mugaren bi aldeetako gure arbasoen kantuen transmisioan etenik izan ez dadin, gureak ditugun eta gure haurrentzat erakargarriak izango diren kantuen moldaketak egingo ditugu. Hegoaldeko eta Iparraldeko lau ikastoletako 0-6 urte bitarteko haurrentzat egindako moldaketez eta kreazio-prozesuan aiton-amonek parte hartzeaz gain, harremanak sortzeko eta haurrenganako mugak hausteko, aurrez aurreko bost belaunaldiren arteko topaketak egingo dira. Proiektu honetan Iparraldeko ikastolen federazioa (Seaska), Landarbaso abesbatzak eta Asmoz Fundazioak jardungo dugu eskuz esku.