Menu nagusira joan Eduki nagusira joan
Gipuzkoa Etorkizuna Orain logotipoa
Kontaktua
  • Kontaktua
  • EU | ES | FR
    EU Hizkuntza
    ES FR

Gipuzkoa64

  • Hasiera
  • Bi lurralde, lankidetza bat
    • Lankidetzaren aurkezpena
    • Lurraldeen aurkezpena
    • Proiektuak 2022
  • Ideiak
    • Ideiak 2025
    • Ideiak 2024
    • Ideiak 2023
    • Ideiak 2022
  • Aktualitatea
  • Kontaktua
    • Kontaktua Pirinio Atlantikoak
    • Kontaktua Gipuzkoa

Ideiak2023

2023/06/09 - 2024/10/31

Gipuzkoa – Pirinio Atlantikoetako aurrekontu partehartzailea

Ideiak2023
  • Berdintasuna
  • Gazteria
  • Kirola
  • Kultura
  • GIZARTEA/ ELKARBIZITZA 
  • GAZTERIA-HEZKUNTZA
  • MUGIKORTASUN IRAUNKORRAK eta INGURUMENA
  • ARLO EKONOMIKOA
  • MUGAZ GAINDIKO LANKIDETZA EGITURAK 
  • HIZKUNTZA POLITIKA
prozesu Itxita

  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
0 ekintza irekiak
  • Faseak
  • Xehetasunak
  • Emaitzak
  • Kontuak ematea
  • Dokumentu interesgarriak

Parte-hartze prozesuaren faseak

  1. 1. Proiektuen aurkezpena

    2023/06/09 - 2023/07/09

    Zure proiektua gauzatu nahi duzu? Saia zaitez 20.000 euro arte irabazten, Ideaiak 2023 partaidetza-aurrekontua eta herritarren botoen laguntzarekin!

    Zure proiektua aurkeztu aurretik, kontsultatu protokoloa, eta egiaztatu irizpide hauek betetzen dituzula:

    Zer proiektu mota?

    Zure proiektuak «Gipuzkoako eta Pirinio Atlantikoetako biztanleen artean loturak sortzea» sustatu beharko du eta interes orokorrekoa izango da (ez komertziala).

    Nork aurkez dezake proiektu bat?

    Eskatzaile bakoitzak gehienez proiektu bat aurkez dezake eta beste batetan laguntzaile izan daiteke.

    Ezin dira berriro aurkeztu aurreko edizioetan dirulaguntza jaso duten proiektuak.

    Proiektuak derrigorrez bi lurraldeetako eragile desberdinen arteko lankidetzan aurkeztu behar dira.

    Gipuzkoan bizi bazara:

    • 16 urtetik gorako edozein herritarrek, bakarka nahiz taldean.
    • Irabazi asmorik gabeko herritarren erakundeak, edozein dela ere haien forma juridikoa eta izaera, baldin eta interes kolektiboak defendatzea helburu badute.
      Ikusi deialdiaren Oinarriak: GAO 2023/06/09.

    Pirinio Atlantikoetan bizi bazara:

    • 11 urtetik gorako edozein herritarrek edo herritar taldek (baldin eta erreferentetzat 16 urtetik gorako pertsona bat badute).
    • Edozein pertsona fisiko edo juridikok.
      • - Pertsona fisikoak entitate juridiko bat (elkartea, fundazioa) sortu edo haren laguntza izan beharko du, bere proiektua bozkatua izan dadin eta, irabazle suertatzen bada, laguntzak jaso ditzan, baina hori ez da baldintza izango proiektua aurkezteko unean.
      • - Entitate juridikoa elkarte edo fundazio bat izan daiteke. Enpresak ez dira hautagarriak.
    Informazioa
    • Proiektua aurkezteko formularioa

      Data: 2023/07/09
      Informazioa
  2. 2. Proiektuen azterketa

    2023/07/10 - 2023/08/31

    Bi erakundeetako aditu teknikoek osatutako ebaluazio batzorde batek irizpide hauen arabera bideragarritasun teknikoa puntuatuko du: proiektuaren kalitatea eta mugaz gaindiko izaera.

    Aztertutako proiektuen balorazio teknikoa Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Pirinio Atlantikoetako Departamentu Kontseiluko ordezkariek osatutako zuzendaritza batzordeari bidaliko zaio. Batzorde horrek aurkeztuko du herritarrek bozkatuko dituzten proiektuen behin betiko zerrenda.

    Ondoen baloratutako proiektuak herritarren artean bozkatuko dira.

    Informazioa
  3. 3. Proiektuen bozkaketa

    2023/09/01 - 2023/09/24

    Kontsulta ezazu proiektuen zerrenda eta eman botoa gogokoen dituzun 3 proiektuen alde.

    Fase honen helburua da herritarrek diruz lagunduko diren proiektuak aukeratzea.

    Informazioa
    • Bozkaketa

      Data: 2023/09/24
      Informazioa
  4. 4. Herritarren bozketaren emaitzak argitaratzea

    2023/09/29 - 2023/09/29

    Ezagutu itzazu Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Pirinio Atlantikoetako Departamentu Kontseiluak finantzatuko dituzten proiektuak.

    Informazioa
  5. 5. Proiektuak gauzatzen dira

    2023/09/30 - 2024/10/31

    Proiektu irabazle bakoitzak hitzarmen bat sinatzen du Pirinio Atlantikoetako Departamentuko Kontseiluarekin edo Gipuzkoako Foru Aldundiarekin. Proiektuak 2024ko urriaren 31rako amaituta egon behar dira.

    Informazioa

Parte-hartze prozesuaren amaiera

flecha
cc

Gipuzkoako Foru Aldundia

Lege oharra

Pribatutasun politika

Web-mapa

Erabilerraztasuna