Bidasoa ibaiaren bi aldeetako herritarren eta elkarteen arteko harremanak sustatzeko IDEIAK partaidetzako aurrekontuaren 3. edizioaren aurrean gaude. Aurtengo berrikuntza nagusiak dira proiektuak Gipuzkoan bakarrik aurkeztu beharko direla eta programaren finantzaketa 150.000 eurokoa izango dela.
Bi lurraldeetako eragileen artean sareak sortzeko eta ahalduntzeko bidea egiten jarraitzea nahi dugu.