Sarrera
Gipuzkoako Foru Aldundia eta Pirinio Atlantikoetako Departamenduko Kontseilua lankidetza tradizio luze batek lotzen ditu. 15 urte baino gehiagoz, bakoitzari dagozkion konpromisoei esker, proiektu zehatzak gauzatu dira mugaren alde bietako biztanleen eguneroko bizitza hobetzeko. Horren erakusle dira Ederbidea proiektua (Baiona-Donostia eta Iruñea lotzen dituen 240 km-ko bizikleta ibilbidea egituratzen duena) edo Alert proiektua (arrisku naturalen, suteen eta giza jarduerekin lotutako arriskuen aurka elkarrekin borrokatzeko), besteak beste.
2022an abiatua, Ideiak mugazgaindiko partaidetzazko aurrekontuak lankidetza hau sustatu du 17 proiektu finantzatuz helburu amankomun batekin: Pirineo-Atlantikoetako eta Gipuzkoako herritarrak hurbiltzea.
Arrakastak hala erakutsirik, Pirineo-Atlantikoetako Departamendu Kontseiluak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak partaidetzazko aurrekontu edizio berri bat abiatzen dute: Ideiak 2023. Parada izanen da bi lurralde hauetako herritarrentzat batuko dituzten proiektu berriak proposatzeko eta aukeratzeko.