Mugaz gaindiko gainbalioa: 1+1=3
Mundu mailako eta tokiko erronka itzelei aurre egiteaz gain, Europar Batasunaren funtsezko balio bat berreskuratu behar dugu, lankidetza espiritua, elkarrekin indartsuagoak garelako uste sendoak bultzatuta.
Mugaz gaindiko balio erantsia lankidetzaren ondoriozko balio erantsia da, 1+1=3 printzipioaren arabera. Elkarte orekatuak garatzea da helburua, mugako lurraldeetan eragin nabarmena duten baliabideen eta/edo eskumenen osagarritasunean oinarritutako ekimenak gauzatu ahal izateko.
Mugaz gaindiko lankidetzaren helburu nagusietako bat da mugarekin lotutako oztopoei aurre egitea, mugatik harago joatea bizilaguna ezagutzeko. Mugak ez dira oztopo bihurtu behar; aitzitik, hazkunderako eta lankidetza emankorrerako aukera izan daitezke, zeinak eragin handia izan dezakeen biztanleen bizi kalitatean.
Eleaniztasuna eta lurraldeko hizkuntzen erabilera sustatzea, desberdintasunetatik ikastea, elkar ezagutzea, mugaz gaindiko nortasuna indartzea, kulturartekotasuna eta errespetua sendotzea dira, besteak beste, «mugaz gaindiko lankidetzaren espiritua"ren oinarri diren balioetako batzuk.
JJ Lasserrek, Pirinio Atlantikoetako Departamendu Kontseiluko lehendakariak, eta M Olanok, Gipuzkoako diputatu nagusiak, lankidetza instituzionaleko dinamika bat jarri dute abian, lurraldearen eta, oro har, Europar Batasunaren erronka handiekin bat datorrena, lankidetza horrek potentzial espezifikoen arteko sinergiak sortzen dituela sinetsita, hain zuzen ere potentzial horiek, mugaz gaindiko mailan jarrita, ondorio osagarriak sortzen baitituzte eta herritarrei mesede egiten baitiete.