Banner Ideiak 2023

Ideiak 2023 partaidetzako aurrekontua

 

2022ko lehen edizioaren arrakastaren ondoren, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Pirinio Atlantikoetako Departamentuko Kontseiluak ”Ideiak 2023” partaidetzazko aurrekontuaren edizio berri bat abiatzen dute helburu berarekin: Bidasoako bi aldeetako biztanleak elkarrengana hurbiltzea.

300.000 euroko aurrekontu bat (150.000 lurraldeka) proposatu da bi lurraldeetako herritarren arteko loturak sortzen eta sendotzen dituzten proiektuak finantzatzeko.

Utzi irudimena aske, eta lortu 20.000 euro zure proiektua gauzatzeko!

Egin klik hemen Ideiak 2023-ra sartzeko:

Ideiak 2023-ra sartu