Parte-hartze prozesuaren oinarrizko datuak
Nori zuzendua Herritarrei
Antolatzailea Gipuzkoako Foru Aldundia
Testuingurua
Gipuzkoako Foru Aldundiak Gipuzkoako lurraldeen eta Pirinio Atlantikoen artean loturak sortzen dituzten proiektuak gara ditzaten bere herritarrak lagundu eta animatu nahi ditu, "Ideiak2024" aurrekontu parte-hartzailearen bidez.
Utz iezaiozu zure irudimenari hegan egiten, eta lortu 20.000 euro zure proiekturako, Ideiak2024 aurrekontu parte-hartzaileari esker!
Zer eta nola egingo dugu
Zure proiektuak "Gipuzkoako eta Pirinio Atlantikoetako biztanleen artean loturak sortzea" sustatuko du, eta interes orokorrekoa izango da (ez merkataritzakoa).
Mugaz gaindiko partaidetza-aurrekontuak proiektuaren kostuaren % 100 finantzatuko ahalko du, 20.000 euroko mugara arte.
Parte hartzeko prozesuaren faseak hauek dira:
- Proiektuak aurkeztea.
- Proiektuen balorazioa.
- Proiektuen bozketa.
- Irabazleen argitalpena.
- Proiektuak gauzatzea.
Prozesuaren baldintzak
1. PROIEKTUEN ESKAERAREN AURKEZPENA
2024ko ekainaren 3a arte
Nork aurkez dezake proiektu bat?
Oinarri hauetan araututako diru-laguntzak jaso ahal izango dituzte pertsona fisikoek, elkarteek, fundazioek, enpresek, unibertsitateek, udalek, mankomunitateek edo interes ekonomikoko taldeek.
Ikusi deialdiaren oinarriak: GAO 2024/05/08.
Zer proiektu mota?
Zure proiektuak “loturak sortzea Gipuzkoako biztanleen eta Pirinio Atlantikoetako biztanleen artean” sustatuko du, eta interes orokorrekoa izango da (ez komertziala).
Mugaz gaindiko partaidetza-aurrekontuak proiektuaren kostuaren % 100 finantzatuko du, 20.000 euroko gehieneko mugaraino.
Non aurkeztu behar da proiektu bat?
Proiektu bat aurkezteko, bete ezazu www.gipuzkoa64.eu helbidean dagoen formularioa.
2. PROIEKTUEN BALORAZIOA
2024ko ekainaren 3tik 17a arte
Gipuzkoako Foru Aldundiko adituez osatutako Ebaluazio Batzordea aurkeztutako proiektu bakoitzaren bideragarritasun teknikoa aztertzeaz arduratuko da. Mugaz gaindiko izaera nabarmena duten proiektuak baino ez dira aztertuko.
3. PROIEKTUEN BOZKETA
2024ko ekainaren 19tik uztailaren 9a arte
Non ezagutu daitezke proiektuak?
Bozkatu beharreko proiektuen zerrenda hemen kontsulta daiteke: www.gipuzkoa64.eu 2024ko ekainaren 19tik aurrera.
Nork eman dezake botoa?
Gipuzkoan bizi den 16 urtetik gorako pertsona orok.
Nola bozkatu?
Bozketa webgune honetan egiten da: www.gipuzkoa64.eu. Herritar bakoitzak 3 proiekturi eman behar die botoa nahitaez.
4. PROIEKTU IRABAZLEAK ARGITARATZEA
2024ko uztailaren 17an
Gipuzkoako Foru Aldundiak 150.000 euro jarri ditu, 100.000 euro 2024an gauzatzeko eta 50.000 euro 2025ean. Boto gehien jaso dituzten proiektuak aurrekontua agortu arte finantzatuko dira.
5. PROIEKTUAK GARATZEA
Irabazle bakoitzak hitzarmen bat sinatzen du Gipuzkoako Foru Aldundiarekin. Proiektuak 2025eko urriaren 31 baino lehen amaitu beharko dira.