Menu nagusira joan Eduki nagusira joan
Gipuzkoa Etorkizuna Orain logotipoa
Kontaktua
  • Kontaktua
  • EU | ES | FR
    EU Hizkuntza
    ES FR

Gipuzkoa64

  • Hasiera
  • Bi lurralde, lankidetza bat
    • Lankidetzaren aurkezpena
    • Lurraldeen aurkezpena
    • Proiektuak 2022
  • Ideiak
    • Ideiak 2024
    • Ideiak 2023
    • Ideiak 2022
  • Aktualitatea
  • Kontaktua
    • Kontaktua Pirinio Atlantikoak
    • Kontaktua Gipuzkoa

IDEIAK2024

2024/05/09 - 2025/10/31

Gipuzkoa – Pirinio Atlantikoetako aurrekontu partehartzailea

Ideiak2024
  • Berdintasuna
  • Gazteria
  • Kirola
  • Kultura
  • Partaidetza
  • GIZARTEA/ ELKARBIZITZA 
  • GAZTERIA-HEZKUNTZA
  • MUGIKORTASUN IRAUNKORRAK eta INGURUMENA
  • ARLO EKONOMIKOA
  • HIZKUNTZA POLITIKA
prozesu irekita

Proiektuak gauzatzen dira

  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
0 ekintza irekiak
  • Faseak
  • Xehetasunak
  • Emaitzak
  • Dokumentu interesgarriak
Parte hartze prozesu honek ez dauka emaitzarik

Herritarren botoen emaitzak

Finantziazioa jasoko duten proiektu bozkatuenak

Emaitzak kargatzen...

  • AHOTSAK MUGAZ GAINDI
    AHOTSAK MUGAZ GAINDI

    Gure proiektuak, "Ahotsak mugaz gaindi", Gipuzkoako eta Pirinio Atlantikoetako biztanleen arteko loturak estutzea du helburu, musikaren bidez, eta zehazkiago, kantu koralaren bidez. Hori lortzeko, euskal musika folklorikoko hainbat kontzertu antolatuko ditugu bi lurraldeetan, ondare kultural komuna partekatuz eta ospatuz. Doinu zaharrak berreskuratu eta modernizatu nahi ditugu, gaur egungo publikoarekin bat egiten duten moldaketa garaikideekin aurkezteko. Erabat sinetsita gaude artea eta, bereziki, musika, tresna indartsuak direla komunitateen arteko lankidetza eta elkar ulertzea sustatzeko.

  • DIGITALIZAZIO ARDURATSUA: Etorkizuneko belaunaldiak prestatzen
    DIGITALIZAZIO ARDURATSUA: Etorkizuneko belaunaldiak prestatzen

    Egitasmo honen helburua teknologia libreen ezagutza mugaren bi aldeko gazteei (25 urtetik beherakoei) gerturatzea da, bereziki teknologia betaurreko kritikoz begiratzen erakutsiz. Gero eta gehiago teknologiaz inguratuak bizi gara eta ez gara jabetzen erabiltzen dugun teknologia hori ez dela neutrala. Gazteek teknologia irizpide kritikoekin eta modu arduratsuan begiratzen eta erabiltzen ikasi behar dute; erraldoi informatikoek oso eskuragarri jartzen dituzten tresnen ordez, lan egiteko bestelako bitarteko digitalak badirela jakin behar dute, teknologia modu arduratsuan erabilita ingurumena ere zaindu daitekeela ikasi behar dute, hizkuntza gutxituak errespetatzeko modu digitalak ere badirela jakin behar dute, nesken artean ere teknologiarekiko interesa pizten erakutsi behar zaie... Hiru ekintza aurreikusten dira: Ikasgeletan lantzeko materiala, podcast-en grabaketak eta topaketak.

  • EMAKUMélan
    EMAKUMélan

    Unibertsitateko gazteak erakundeetako emakumeen lidergoan inspiratzeko mugaz gaindiko proiektua. EMAKUMÉLAN ez da proiektu bat bakarrik, ikasle gazteak eta Gipuzkoako eta Akitaniako enpresetako emakume liderrak batzen dituen mugimendu bat da. EMAKUMélan babesteak emakumeen lidergoaren indarrean sinestea esan nahi du, baita etorkizuneko belaunaldiak oztopoak gainditzera eta etorkizun justuago bat eraikitzera bultzatzeko duten gaitasunean sinestea ere. Proiektuak genero-berdintasuna eta honako hauen arteko lankidetza sustatzen ditu: emakume enpresaburuen elkarteak, unibertsitateko gazteak eta enpresetako buru diren emakumeak. Akitaniako eta Gipuzkoako enpresetara egingo diren bisiten bidez, unibertsitate-komunitatea inspiratuko dugu berdintasunezko eta kultura anitzeko inguruneetan lider izan daitezen, gizonen eta emakumeen arteko aukera-berdintasuna benetakoa izango den etorkizuna eraikiz.

  • Mugi mugak. Euskal Herriko gazteak saretzen.
    Mugi mugak. Euskal Herriko gazteak saretzen.

    Mugi mugak proiektuak Iparraldeko eta Hegoaldeko gazteen arteko loturak ehuntzea bilatzen du. Teknika parte-hartzaileen bitartez, nortasunak eta ohitura politikoak aztertuko dituen ikerketa kualitatibo bat gauzatzea proposatzen da. Alegia, Euskal Herriko Pirinioetako mugen arteko loturen etorkizunaz kezkaturik, gazteen dinamika politiko eta soziologikoak aztertu nahi dira, kezkak, ametsak, apustu politikoak eta egituratutako nortasunak ezagutzeko.

  • GAZTEAK ON: ELIKADURA ERRONKA
    GAZTEAK ON: ELIKADURA ERRONKA

    Elikaduraren inguruko sentsibilizazioaren gaiari heldu nahi da, hau izan baita populazioaren ustez finkatu beharreko oinarri garrantzitsuenetako bat. Sentsibilizazioa elikadura elkarteen arteko lanaren aintzindari izanik eta parte hartze zuzenean oinarritutako prozesuak Maia Permalcultureren ekarpenik nabarmenena, sentsibilizazioren erronka gizartearekin partekatu nahi da. Eskualdeko ikastetxe zein ikasleak, GAZTEAK ON: ELIKADURA ERRONKA sentsibilizazio ideien lehiaketan parte hartzera gonbidatu nahi dira, hausnarketatik eraikitako sentsibilizaziorako ideiak bideoen bidez gizarteratu ditzaten. Bigarren parte batean eskualdeko biztanleek ikusentzuneko horiek saritzeko aukera izando dute.

  • UHINAK, Klima Aldaketa eta Itsasertzari buruzko mugaz gaindiko VI. Kongresua
    UHINAK, Klima Aldaketa eta Itsasertzari buruzko mugaz gaindiko VI. Kongresua

    Uhinak Kongresuak, etorkizunerako ekimen erabakigarri batean parte hartzera gonbidatzen du jendea. Mugaz gaindiko gertakari honek Arku Atlantikoko kostaldean klima-aldaketaren eta muturreko gertakarien ondorio lazgarriak ulertzea eta aurre egitea du helburu. Norbanakoaren laguntzak egokitzapen eta arintze irtenbide berritzaile eta eraginkorrak aztertzeko aukera emango du, Euskadiko eta Akitaniako kostaldeak eta komunitateak prestatu eta babestuta daudela ziurtatuz. Klima aldaketak ez dituelako ulertzen zer diren "mugak".

  • GAZTEAK MUGAZ GAINDI
    GAZTEAK MUGAZ GAINDI

    NAIZ Irratiak eta MEDIABASKek gure egiteko jakintza eta inpaktu-gaitasuna -50.000 pertsonako audientzia metatua aurreikusten da- erronka sozial baten zerbitzura jarri nahi da, eta erronka hori, funtsezkoa da mugaz gaindiko harremanak garatzeko: gazteek horiek bereganatzea eta haien mugikortasuna sustatzen duten politikak. Horretarako, erreportaje sorta bat egin nahi da (guztira 12 podcast eta 5 erreportaje idatziak) bi multzo handitan banatuta:  Gazteek egindako mugaz gaindiko proiektuak ikusaraztea. Nola eraikitzen diren harremanak, izan dituzten zailtasunak eta horien emaitzak.  Mugaz gaindiko harremanek bultzatutako politika publikoak eta, bereziki, gazteen arteko mugikortasuna, haien tresnak eta emaitzak.

  • IKUSI MIKUSI: LAU URTE MUGAZ GAINDIKO INTERAKZIOA SUSTATZEN HAUR LITERATURAREN BIDEZ
    IKUSI MIKUSI: LAU URTE MUGAZ GAINDIKO INTERAKZIOA SUSTATZEN HAUR LITERATURAREN BIDEZ

    Galtzagorri Euskal Haur eta Gazte Literatura Elkarteak Lapurdiko Mari Gorri elkartearekin eta Pamiela argitaletxearekin elkarlanean IKUSI MIKUSI euskarazko haur eta gazte literaturari eskainitako azoka bakarraren lehen ekitaldia antolatu zuen 2021ean Saran (Lapurdin). 2024ko urrian burutuko den 4. edizioan IKUSI MIKUSIk Euskal Herri osoko Haur eta Gazte Literaturako agenteak batuko ditu berriz ere. IKUSI MIKUSI mugartekotasuna ikur duen plaza bat baita, profesionalen arteko topaketez eta editoreen standez gain, ikuskizun, kontaketa eta tailerrak eskaintzen dizkie Iparralde eta Hegoaldeko haur, gazte eta familiei. Galtzagorrik gipuzkoarren presentzia bermatu nahi du mugaren bi aldeko herritarrak Haur Literaturaren bueltan batzen dituen ekimen honetan: ikastetxeei garraiobidearen finantzazioan lagunduz, bonoen bidez ikasleek gustuko liburua eskura dezaten erraztuz eta artisten presentzia ahalbidetuz.

Erantsitako dokumentuak

  • FITXA SARIDUNAK IDEIAK 2024-EUS.pdf
flecha
cc

Gipuzkoako Foru Aldundia

Lege oharra

Pribatutasun politika

Web-mapa

Erabilerraztasuna