Menu nagusira joan Eduki nagusira joan
Gipuzkoa Etorkizuna Orain logotipoa
Kontaktua
  • Kontaktua
  • EU | ES | FR
    EU Hizkuntza
    ES FR

Gipuzkoa64

  • Hasiera
  • Bi lurralde, lankidetza bat
    • Lankidetzaren aurkezpena
    • Lurraldeen aurkezpena
    • Proiektuak 2022
  • Ideiak
    • Ideiak 2024
    • Ideiak 2023
    • Ideiak 2022
  • Aktualitatea
  • Kontaktua
    • Kontaktua Pirinio Atlantikoak
    • Kontaktua Gipuzkoa

IDEIAK2024

2024/05/09 - 2025/10/31

Gipuzkoa – Pirinio Atlantikoetako aurrekontu partehartzailea

Ideiak2024
  • Berdintasuna
  • Gazteria
  • Kirola
  • Kultura
  • Partaidetza
  • GIZARTEA/ ELKARBIZITZA 
  • GAZTERIA-HEZKUNTZA
  • MUGIKORTASUN IRAUNKORRAK eta INGURUMENA
  • ARLO EKONOMIKOA
  • HIZKUNTZA POLITIKA
prozesu irekita

Proiektuak gauzatzen dira

  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
0 ekintza irekiak
  • Faseak
  • Xehetasunak
  • Emaitzak
  • Dokumentu interesgarriak

Parte-hartze prozesuaren faseak

  1. 1. Proiektuen aurkezpena

    2024/05/09 - 2024/06/03

    Zure proiektua gauzatu nahi duzu? Saia zaitez 20.000 euro arte irabazten, IDEIAK2024 partaidetza-aurrekontua eta herritarren botoen laguntzarekin!

    Zure proiektua aurkeztu aurretik, kontsultatu protokoloa eta egiaztatu irizpide hauek betetzen dituzula:

    Zer proiektu mota?

    Zure proiektuak “Gipuzkoako eta Pirinio Atlantikoetako biztanleen artean loturak sortzea” sustatu beharko du eta interes orokorrekoa izango da (ez komertziala).

    Nork aurkez dezake proiektu bat?

    Pertsona fisikoek, elkarteek, fundazioek, enpresek, unibertsitateek, udalek, mankomunitateek edo interes ekonomikoko taldeek.

    Proiektu hauek derrigorrez, bi lurraldeetako eragileek elkarrekin aurkeztu beharko dituzte eta partzialki bada ere Gipuzkoan garatu behar dira.

    Taldearen erakunde ordezkaria izendatu beharko da.

    Eragile bakoitza gehienez bi proiektutan egon daiteke, eta horietako batean bakarrik jardun ahal izango du ordezkari gisa.

    Aurreko deialdietan diru-laguntza lortu duten proiektuak aurkeztu ahal izango dira, betiere xede-publikoa edo onuradunak desberdinak badira.

    Ikusi deialdiaren oinarri arautzaileak: GAO 2024/05/08

    Informazioa
    • Proiektua aurkezteko formularioa

      Data: 2024/06/03
      Informazioa
  2. 2. Proiektuen azterketa

    2024/06/04 - 2024/06/17

    Gipuzkoako Foru Aldundiko adituez osatutako Ebaluazio Batzordea aurkeztutako proiektu bakoitzaren bideragarritasun teknikoa aztertzeaz arduratuko da.

    Mugaz gaindiko izaera nabarmena duten proiektuak baino ez dira aztertuko.

    Ebaluazio-irizpideak (gehienez 70 puntu):

    1. Proiektuaren deskribapena, motibazioa, plangintza eta metodologia: gehienez 30 puntu.
    2. Herritarren parte hartzearen sustapen-maila: 10 puntu, gehienez.
    3. Gazte-ikuspegia lehenestea: 25 urtetik beherako gazteek aurkeztutako proiektuak edo 25 urtetik beherako gazteei zuzendutako proiektuak: gehienez 10 puntu.
    4. Eleaniztasunaren garapena: gehienez 10 puntu.
    5. Proiektuaren genero ikuspegia: gehienez 10 puntu.

    Gehienez, puntuazio onena lortzen duten 15 proiektuak hautatuko dira, betiere gutxienez 35 puntu lortu badituzte.

     

    Informazioa
  3. 3. Proiektuen bozkaketa

    2024/06/19 - 2024/07/09

    Kontsulta ezazu proiektuen zerrenda eta eman botoa gogokoen dituzun 3 proiektuen alde.

    Fase honen helburua da herritarrek diruz lagunduko diren proiektuak aukeratzea.

    Informazioa
    • Proiektuaren sustapena

      Data: 2024/07/09
      Informazioa
    • Bozkaketa

      Data: 2024/07/09
      Informazioa
  4. 4. Herritarren bozketaren emaitzak argitaratzea

    2024/07/17 - 2024/07/17

    Ezagutu itzazu Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatuko dituen proiektuak: klikatu hemen zerrenda ikusteko.

    Informazioa
  5. 5. Proiektuak gauzatzen dira

    2024/07/18 - 2025/10/31

    Proiektu irabazle bakoitzak hitzarmen bat sinatzen du Gipuzkoako Foru Aldundiarekin. Proiektuak 2025ko urriaren 31rako amaituta egon behar dira.

    Informazioa

Parte-hartze prozesuaren amaiera

flecha
cc

Gipuzkoako Foru Aldundia

Lege oharra

Pribatutasun politika

Web-mapa

Erabilerraztasuna