Bozkaketa
Nori zuzenduta GIPUZKOA
- Parte-hartzaile kopurua 4336
- Gipuzkoa: 2268
- Pirinio Atlantikoak: 2068
Zer lortu nahi da?
- ADI, BOZKETA FASEA AMAITU DA -
Nork eman dezake botoa?
Gipuzkoako lurraldean: Gipuzkoan bizi den 16 urtetik gorako pertsona orok.
Pirinio Atlantikoetako lurraldean: Pirinio Atlantikoetan bizi den 11 urtetik gorako pertsona orok.
Nola bozkatu?
Bozketa web orrian bakarrik egingo da.
Herritar bakoitzak 3 proiektu desberdin bozkatu behar ditu nahitaez.
Botoa emateko:
- Webgunean erregistratu behar duzu, harremanetarako datuak adierazita (izena, abizenak, ...).
- Pirinio Atlantikoetako biztanleek, beren datuak beteta erregistratu ondoren, posta elektroniko bat jasoko dute hori berresteko. Posta elektroniko horretan adierazitako estekan klik egin besterik ez duzu egin behar. Berresteko posta hori jasotzen ez baduzu, zure mezu baztergarrien edo spamen artean bilatzera gonbidatzen zaitugu. Zure spam ontzian ere ez badago, jar zaitez gurekin harremanetan web orriko harremanetarako formularioaren bidez.
Bideoa: Pirinio Atlantikoetatik nola bozkatu azaltzen du::
Zure nabigatzaileak ez du bideo-formatua onartzen.
Nola burutu da?
3 proiektuak aukeratzen laguntzeko, gai desberdinei dagozkien koloreak erabil ditzakezu:
KULTURA GIZARTE-BIZIKIDETZA ESPARRU EKONOMIKOA GAZTERIA-HEZKUNTZA KIROLA
MUGIKORTASUN JASANGARRIA ETA INGURUMENA HIZKUNTZA POLITIKA MUGAZ GAINDIKO LANKIDETZA-EGITURAK
-
Bigarren aukera bat, kirolari esker !
Donostiako eta Pirinio Atlantikoetako gazteen kirol elkarretaratzeak, joan-jinean. Proiektua daramaten bi hirietako bi kirol talde enblematikoen laguntzarekin: Donostiako Real Sociedad (Futbola) eta Baionako Aviron Bayonnais (Errugbia), proiektuak bi lurraldeetako gazteei eta langileei elkartzea eta kirolaren balioei buruz trukatzea ahalbidetuko dizkie. Bi klubetako goi mailako kirolariak ezagutzeko eta haien azpiegiturak bisitatzeko aukera izanen da.
-
IZAN DIGITAL, IZAN LIBRE
Egitasmo honen helburua teknologia libreen ezagutza mugaren bi aldeko gazteei (25 urtetik beherakoei) gerturatzea da, bereziki teknologia betaurreko kritikoz begiratzen erakutsiz. Gero eta gehiago teknologiaz inguratuak bizi gara eta ez gara jabetzen erabiltzen dugun teknologia hori ez dela neutrala. Gazteek teknologia irizpide kritikoekin begiratzen eta erabiltzen ikasi behar dute; erraldoi informatikoek oso eskuragarri jartzen dituzten tresnen ordez, lan egiteko bestelako bitarteko digitalak badirela jakin behar dute, teknologia modu arduratsuan erabilita ingurumena ere zaindu daitekeela ikasi behar dute, hizkuntza gutxituak errespetatzeko modu digitalak ere badirela jakin behar dute, nesken artean ere teknologiarekiko interesa pizten erakutsi behar zaie... Hiru ekintza aurreikusten dira: Ikasgeletan lantzeko materiala, podcast-en grabaketak eta topaketak.
-
Olatu Bera
Irekidura, ezagutza eta partekatze espiritu horrekin ezagutu nahi dituzte, Artha Surf Club-eko kideek surfaren eta itsasoaren zaletasun bera partekatzen duten pertsonak, bertako historia eta ingurumena ikusteko, eta elkarrengandik surfaz, itsas inguruneaz eta horren zaintzeaz ikasteko. Gure helburua da Artha Surf Club-eko bazkideak Hondarribia, Donostia, Zumaia, Deba eta Zarauzko surf elkarteen ezagutzera eramatea, zenbait asteburuz, 2023/2024artean: Surfaren, itsasoaren eta gure balioen inguruan partekatzeko. Gure auzokoak ezagutzeko, beren surfeko kultura eta historia. Elkarrengandik ikasteko surfaz, ingurumenaz. Loturak josteko, lehen topaketa hau beste askoren aurrekoa izan dadin.
-
ILARGI METODOA ERREGINEN ESTALKETA ZIURTATZEKO
Erle eztigilea etxe abere bat da, ganadua, ardiak, behiak eta behorrak bezala. Hauetan bezala, arraza desberdinak daude erleetan ere. Euskal Herriko erle arraza erle beltza da, bertako baldintzetara ezin hobeki egokitua dena, landaretzara eta klimara. ERBEL elkartean bertako erlearen hautespen programa bat daramagu Europako ideia berritzaileen gerizpean, eta aitzindariak gara gure lurraldean. Beste ganaduetan ez bezala, estalketaren kontrola oso zaila da erleetan. Hau dela eta, kanpoko arrazako erleak dauden eremuetan, nahi gabeko gurutzaketak gertatzen dira eta honela, bertako arrazako erlea kanpokoarekin hibridatzen da. Arrazaren purutasuna ziurtatzeko "ILARGI" metodoa probatu eta erakutsi nahi dugu iparraldeko erlezainentzat.
-
BIHAR Hizkuntza aniztasunean murgiltzeko joko kooperatiboa eta konektatua
Hizkuntza-sentsibilizaziorako eta -bitartekaritzarako dispositibo orokorrago baten baitan, XAREk eta Plazarak ihes-joko ibiltari eta eleaniztuna sortuko dugu 2023 eta 2024 urteetan. Euskal Herriko eta mundu mailako hizkuntza-aniztasunaren inguruan hainbat xede-publiko sentsibilizatzeko tresna izan nahi du. Enigma desberdinen laguntzarekin, erabiltzaileak munduko hizkuntzen unibertsoan murgilduko dira modu interaktibo, dinamiko eta modernoan. Argitu egin beharko dituzte jokoan aurrera egiteko. Hemen, hizkuntzek lotura, elkartasuna, kohesioa eta lankidetza sortzen dituzte. Teknologia berriek leku garrantzitsua izango dute maleta mugikor honetan, erabiltzailea errealitate berrietan murgiltzeko, baina baita hizkuntza gutxituak XXI. mendeko erronkei lotzeko ere. https://labur.eus/FaZ6n
-
Topaketak
Mugaz gaindiko atletak biltzea da Rencontres – Topaketak – Encuentros izeneko jardunaldiaren antolatzaileen helburua. Horretarako, atletismo probak, gastronomia (janari mahaia), kultura eta baloreak partekatuko dira. Etorkizuneko belaunaldiak eraikitzeko xedea ere bada, mugaz bi aldeetako atleta gazte horien artean loturak eraikiz, denak europar esparruko herritarrak baitira. Arratsalde batez jauziak, jaurtiketak eta lasterketak burutu ondotik, sailkapen bat eginen da, bi lurraldeetako atleta hoberenak nahasiz, eta parte hartzaileak sarituko dira zeremonia baten bidez. Gaualdia janari mahai baten inguruan bukatuko da. Dastaketez gain, jakien aurkezpenek bi aldeetako sukaldaritza alorreko ondareak hobeki ezagutzeko aukera emanen dute.
-
Bask Collaborations Challenge
Ikusirik Ipar Euskal Herriko enpresa berritzaileek aukera gutxiegi dutela Gipuzkoarrekin trukatzeko, gure proiektuak bi lurraldeetako enpresen osagarritasunean oinarrituriko lankidetzak garatzeko xedea du. Zuen laguntza behar dugu proiektu horren gauzatzeko: Gipuzkoan eginen den ekitaldi bateratzailea. Bi lurraldeetako eta 5 sektoretako enpresen lankidetzak elkarrekin eraikitzea da xede nagusia (adib: mugikortasuna, osasuna, laborantza…). Eragingarriagoa izateko, bi lurraldeetako enpresa kudeaketako goi mailako ikasleei sortu daitezkeen aukerak erakustera eman nahi dizkiegu (lekukotasunak eta pitch lehiaketa). Zuen laguntzarekin Bask Collaborations Challenge-aren lehen edizioa antolatzen ahalko dugu: bozka ezazu gure alde!
-
First Last serie dantzatua
First Last, Paul eta Jeanne pertsonaien amodiozko lehen eta azken uneak. Mintzaira: dantza. Charlotte Nopal koreografo eta zuzendariak ikusleei mundu digital eta fisikoaren artean bidaiatzera gomita luzatzen die, une horietan gertatu dena asmatu eta nork bere istorio propioa eraikitzeko. Zer bilakatzen da bestearen esperientzia, guretik ikusita? Webgune-obra interaktiboari, sareko une bitxiei, ikusleei eta tailerretako esku hartzeei esker, ikuslea istorioaren narratzaile eta sortzaile bilaka daiteke. GAUR EGUNGO ERREALITATEETAN ERROTURIK, FIRST LAST, EZ-AHOZKO KOMUNIKAZIOARI ETA DANTZARI GORAZARRE BILAKATZEN DA. ZEHARKAKO KOREOGRAFIA LAN SENTSIBLE ETA ZINEMATOGRAFIKOAK BESTEAREKIN KONEKTATZERA GARAMATZA GURE MUGIMENDUARI ESKER.
-
Mugaz Gaindiko Ahotsak
Ongi etorri, mugaz gaindiko esperientzia aberastu eta oztoporik gabekoa eskaini nahi duen proiektu liluragarrira! Muga erregularki zeharkatzen baduzu, izan lanerako, ikasketetarako, familiarentzako, lagunekin egoteko edo beste edozein arrazoirentzako, orain sortu dugunaren ondotik honela erranen duzu: «Ene! Lehenago jakin izan banu!» edo «Hori da, hain zuzen, jakin behar nuena!» Euskal Irratiak elkarteak eta euskal irratien sareak 15 podcast ekoitziko ditu mugaz gaindiko bizia osoki eta lasaiago bizitzeko. Aditu eta ikerlari jakitunek aterabide konkretuak partekatuko dituzte, eta bertakoen lekukotasunei esker ere asko ikasiko duzu. Ez beha egon! Zure sostengua behar dugu!
-
EUSKARAREN KRISEILUA MUGAZ GAINDIK
Euskararen sozializazioan eta transmisioan ezinbestekoa den gunean, etxean, eragiteko bokazioa du egitasmo honek. Kriseiluak, euskararen sua elikatzeko balio du, etxe bakoitzeko familiak bere auto-diagnosia egin eta auto-konpromiso bidez familiako kideen artean euskararen erabileran eragiteko. Kriseiluaren sua zaintzea izango da egitasmoan parte hartuko duten familia kideen egitekoa. Sinbolikoki, kriseiluak, euskararen transmisioaren eta erabileraren hausnarketarako aitzakia eskainiko dio familiari, eremu intimoan gogoeta egiteko aitzakia da.
-
GARA-GIRA: Ipar Euskal Herriko euskararen eta hizkeren doinuak.
Euskarak berezko ditu kolore eta doinu aniztasuna, eskualde bakoitzeko ezaugarri eta mintzairak. Euskal Herriko Ahotsak proiektuak 20 urte daramatza adineko euskaldunak grabatzen eta euren hizkera zein ahozko ondarea online sareratzen, herritar guztientzat eskuragarri jarriz. Ahalegina egin arren, beste alderdi askotan bezala, kasu honetan ere desoreka sortu da Hego/Ipar Euskal Herriaren artean (beti bezala, lehenengoaren alde) eta mugaz gaindiko deialdi hau profitatu nahi dugu egoera irauli eta Ipar-Hegoak lotzeko. Badihardugu (Guipuzkoa) eta Zabalik (Nafarroa Beherea) elkarteen lankidetzari esker, zubi-lan hori eginen dugu. Testigantzak jaso, etiketatu eta transkribatu eginen dira. Helburua da, elkarlana eta ezagutza partekatzea, sinergiak lortzea, eta, horri esker, Ipar Euskal Herriko mintzairen bideo-pasarteak online jarri eta Euskal Herri osoko Ahozko Corpus Digitalerako ekarpenak egitea.
-
Elkartasunaren begitartea
Beste elkarte askok bezala, Hiriburuko Ametza ikastolak energia gastuen gorakada izugarri pairatu zuen,2022ko azaro bukaeran (x8). Gure larritasun egoera Gipuzkoako txoko guzietara hedatu zen sare sozial eta komunikabide batzuei esker. Guk ezagutzen ez genituen, eta haiek gu ezagutzen ez gintuzten Arizmendi ikastolako gurasoek ahaleginak egin zituzten gure haurren berotzen laguntzeko. Elkartasun horri aurpegien ezartzeko, 2023ko udaberrian autobus bat atera da Ametzatik Arrasateko gurasoei bisita egin eta eskerrak ematera. Haien laguntza eta ondotik egin dugun topaketa, ez dira gauza arruntak. Proiektu hau bururatu zaigu elkartasun hura haragitzeko, gure bi ikastoletako haurrei transmititu nahi dizkiegun balioei zentzu gehiago emateko: - Herritartasuna - Elkartasuna - Eleaniztasuna - Aniztasuna - Ingurumenaren zaintzea - Norberaren errespetua
-
AIHEZ
Proiektu honen helburu orokorra da hezkuntza-gizarte digital kohesionatua sustatzea, Pyrénées Atlantiques eta Gipuzkoako Lanbide-Heziketako ikastetxeen artean, etengabeko truke kultural, ekonomiko eta soziala eginez. Horretarako, Adimen Artifizialean oinarritutako aplikazio bat sortzeko erronka planteatzen da, ikasleen eskola-uztea iragartzeko. Hori mugaz gaindiko bi aldeetako Lanbide Heziketako bi zentroek garatuko dute, adituen eskutik mentorizazioa jasoz. Horretaz gain, paraleloan, beste Lanbide Heziketako zentroek, datuen kulturari, horien ustiapenari eta datuak gobernatzearen garrantziari buruzko ezagutzak bereganatuko dituzte, hortik abiatuta, etorkizunean aplikazio digital aurreratuekin modu egokian eta koherentean lan egitea ahalbidetuko duten beharrezko gutxieneko oinarriak izateko eta haien abantailaz baliatzeko.
-
Transcine
TRANSCINE 12 egun intentsiboko tailer-kanpamentua da. Bertan, 13 eta 20 urte bitarteko Pirinio Atlantikoetako eta Gipuzkoako 10 gazte eta 3 irakasle elkarrekin biziko dira, eta hasieratik amaieraraino film labur bat garatuko dute, gai zehatz batean oinarrituta: «mugak». Arte zinematografikoarekiko grina komunak, 12 egunez elkarrekin bizitzeak, eta gazteen eta irakasleen jatorri geografiko eta kultural desberdinek, sinergia eta truke kultural berritzaileak sortzen dituzte, eta horiek islaturik agertuko dira gazteek, autonomiaz baina irakasle adituen gidaritza pean, egin eta aurkeztuko duten film laburrean, kanpamentua hartzen duen herrian bertan.
-
Dantza Trukaketa Iparralde-Gipuzkoa
Dantza topaketa bat Gipuzkoako bi dantza talde eta iparraldeko 3 dantza talderen artean pentsatua da Donibane Lohizunen. Dantza topaketa aitzin, dantzarien formakuntza eta erakusketa bat antolatuko dira. Ondotik iparraldeko 3 taldeek emanaldi bat emanen dute Beasainen eta ezpata dantza egunaren ikustera joanen liratezke.
-
BIHAR EUSKARIANS
2024 urtea eta Frantzian eginen diren Olinpiar Jokoek sekulako ikusgarritasuna emanen diote 7ko errugbiari. Akitaniako Ligak eta La Vasca-k aukera hori baliatu nahi dute beren bazkide kopurua emendatzeko. 7ko errugbi mugaz gaindiko torneo handia antolatu nahi dugu, Lapurdiko kostaldeko eta Gipuzkoako taldeetako neska eta mutil gazteak bilduz, kirol trukaketak azkartzeko, gaitasunak eta balioak partekatzeko. 7ko errugbia gutxi garatua da gure lurraldean. Alta, gazteentzako oso erakargarria da. Antolatzeko erraza da, gazte askori jokatzeko aukera ematen die eta menturaz gero talde batean sartzeko. Errugbia grina handiarekin jokatzen da mugaren bi aldeetan, eta ondorioz komunikazio eta trukaketa bektore handia izan daiteke gure gazteentzat eta babesten gaituzten enpresentzat.
-
Dantza balleta 2024 – Berritza
Zuberoako dantzetan oinarritu balleta, trukaketa eta partekatze proiektu baten muinean. Baküna Show eta Üda Batez ikuskizunen ondotik, Berritza elkarteak 2024ko irailean dantza balleta aurkezteko balentria errepikatuko du. Kultur proiektu berritzailea Zuberoako dantzan oinarrituko da, dantza garaikide eta Gipuzkoako dantzen ekarpenekin, Eneko Gil koreografo ospetsuaren laguntzarekin. Lurraldeko kultur proiektuak gazteria argitan emanen eta kultur irekidura sustatuko ditu. Ikuskizunean bizkortasuna eta teknika nahasiko dira, eta maskaradaren kodeen inguruko emozioetarako jauzia eskainiko du.
-
Xistera zaharreala Trebeska
Gure egoitza arraberritu, Xiberoko eta Gipuzkoako artisten arteko trukaketak iraunarazteko eta sorkuntza laguntzeko. Trebeska Kultur Elkartearekin astebeteko trukaketa aurreikusten dugu.
-
Des-eraikitzen
Des-eraikitzen proiektua, Adokin (Donostia) eta Patxa’ma (Baiona) elkarteek aurkezten dute. Biek, eraikuntza materialen berrerabileraren inguruan lan egiten dute, hegoaldean, Adokin-ek gaiaren inguruko dibulgazioan eta iparraldean Patxa’ma-k, honezkero, materialak berreskuratzen eta merkaturatzen. Eraikuntza sektorearen ingurumen-inpaktu altua eta teknika jasangarriagoen beharra ikusita, iparraldean alor honetan eman diren aurrerapausuez baliatuta eta hegoaldean ere lehenengo pausuak emateko, Gipuzkoan dekonstrukzio obra bat burutzea proposatzen dugu. Proiektua, lau fasetan garatuko da: dekonstrukzio obraren aurreprestaketa, eraikinaren bisita eta baliabide diagnostikoa, dekonstrukzioa/deseraikitze prozesua, materialen kudeaketa eta salmenta. Proiektu honen bidez, eraikuntza materialen berrerabilera, hegoaldean ere, posible dela erakutsi nahi dugu!
-
Trukaketak indartu, HAZPARNE eta AZPEITIAren artean
Senidetutako 2 hirietako bizilagunen arteko trukeak indartzea eta iraunaraztea; hori, bereziki, 10 eta 20 urte arteko gazteen artean, herri bakoitzean 2-3 egunez eskolen artean egin elkarretaratze eta eraman proiektuen bidez, belaunaldi bakoitzak ondoko probintziako bere kidea ezagutzeko parada ukanik, baina baita ere 2 musika-eskolen eta 200 musikari gazteren artean prestatu kontzertu baten bidez, 2 hirietako gazteen arteko kirol partidaren bidez, laborarien eta kantu koruen arteko elkarretaratzeren bidez eta hirietako animazioen bidez. Hori guzia euskara praktikatuz, bai trukaketak prestatzean, bai bizitzean: euskara gure bi hirietako bizilagunen arteko komunikazio-hizkuntza da.
-
Neska gazteak mugaz gaindi saretzen
Egungo testuinguru sozial, politiko zein ekonomikoa aintzat hartuta, feminismoaren hedapen ikaragarria uka ezina eta nabaria da gure herrian. Gure feminismoa anitza eta askotarikoa da eta horretan zentratuko gara. Berdintasunetik, ohiko maternalismotik ihesiz, feminismoa bizitzeko modu anitzak aitortuz, feminismo kolektiboa bultzatzea eta aliantza feministak areagotzea dugu proiektu honen azken xedea. Herriko Mugimendu Feministetara gonbita luzatuko dugu eta, mugaz gaindi, Iparraldeko Mugimendu Feministen bilakaera ezagutzeaz bat, zubiak eta sare berriak eraikiko ditugu. Era berean, gure arteko harremanak sendotzeko eta erlazio berri hauek errazteko, erlazionatzeko modu aske eta ezberdinen esperimentazioaren bitartez, norbere gorputzen gaineko auto-ezagutza, erabakiak hartzeko gaitasuna eta kontrola berreskuratzeko tailer desberdinak proposatu eta ahalbidetuko ditugu.
-
Bi-On-Be
Bi On Be irtenbide digital kolaboratiboa, eleanitza (eus, cas, fra, eng) eta doakoa da kirola eta jarduera fisikoa sustatzeko, osasunaren, ongizatearen eta gizarte inklusioaren mesedetan. Zerbitzu hauek eskaintzen ditu: • Gipuzkoako eta Pirinio Atlantikoetako kirol-eskaintzaren datu-base osoa. • Nahi den kirola (edo jarduera fisikoa) aurkitzeko doako bilaketa-motorra. • Informazio pertsonalizatua lortzeko, norberari xeheki egokitutako profila sortzeko aukera. • Komunitate bateko partaide aktibo izateko eta esperientziak partekatzeko aukera. • Zeharkako komunikazio-tresna bat, klubei (doan) zuzendua. • Aniztasun funtzionala duten pertsonei ere egokitutako kirol inklusiboa bultzatzeko hainbat irtenbide. • Turismo aktibo eta iraunkorrerako informazio-iturri bat, mugikortasun garbiari lotua.
-
Bidasoaldeko elikadura burujabetza pausoz pauso
Labore Txingudi eta Hendaiakoop elkarteak, Maïa Permaculture erakundearekin batera Bidasoa Txingudiko elikadura karta izango denaren oinarriak finkatu nahi ditu. Oinarri hauek prozesu parte hartzaile baten bidez eraiki nahi ditugu. Elikadura sistema agroekologikoa, gardena, parte-hartzailea nahi dugu, harreman bidezko eta ekitatiboekin, klima-larrialdiari eta desagertze-krisiari aurre egingo diona eta elikagaien galerak eta xahuketak saihestuko dituena. Elikadura osasuntsua, eskuragarria, ekologikoa, sasoikoa eta tokikoa nahi dugu, kate laburrago, justuago eta orekatuagoetan banatzea lehenetsiz, bizitza ospatzen duen eta beste pertsona batzuekin eta kontsumitzaile kontziente eta ahaldunduta lotzen gaituen janari zaporetsuekin. Kontsumitzaile kontziente, elkarte, ekoizle, haur eta gazteekin nahi dugun elikaduraz eztabaidatu nahi dugu. Eztabaida hauek prozesu gisa antolatuko ditugu, ondorio amankomunak.
-
Orain hizkuntzak !
Pirinio Atlantikoetako Departamenduaren eta Gipuzkoako probintziaren arteko muga esparruan hizkuntz aniztasuna ematen da. Bertakoak, nazionalak, immigraziokoak edo lurraldekoak izan, hizkuntza hauen ezagutza areagotuz hiztunen eta ikasten dituztenen elkarbizitza eraikitzen laguntzen dugu. Mintzalasai eta Eusko Ikaskuntza elkarteek beren jakitateak batzen dituzte hizkuntz bitartekaritzarako tresnak masiboki hedatzeko. Hain zuzen, lurraldeko biztanleen eskura ezarri nahi dituzte hizkuntzen ezagutzeko hiru tresna, urririk. 1) Gai ez konbentzionalei buruzko sakelako lexikoak ; 2) Eguneroko gaiak adierazten dituzten iruditegi ludiko-pedagogikoak ; 3) Euskara ezagutzeko tailer ludikoak.
-
Saskibaloilari hiritarra
Euskal saskinaloia hiritarra. Gure proiektuaren bidez, kirol performantzia baino haratago, nahi dugu gazte eta haurrei erakutsi kirola egiteko beste manerak, beste tokitan. Xedea dugu maila handiko partida bat antolatzea. Bainan ere haur eat gazteei erakustea bizi higiene bat beharrezkoa dela ikasiz nola jan eta zer jan, gorputza ontsa prestatzeko.
-
Zestoa eta Urepele arteko senidetze proiektua, Euskal Herria kultura beraren pean batuz
Bat iparraldean eta bestea hegoaldean, mugaren bi aldeetan kokatutako bi herri senidetuko dira, Urepele (Nafarroa Beherea) eta Zestoa (Gipuzkoa). Senidetzeaz gain, beste lau jarduera ere antolatuko dituzte bi udalerriek elkarlanean: 1- Senidetze ekitaldiak bi herrietan 2- “Urepele eguna” Zestoan eta “Zestoa eguna” Urepelen 3- “Laborari gazteak eta emakumeak”, laborantza eta lehen sektoreari buruzko mugaz bi aldeetako ezagutza eta esperientzien trukatze-saioak 4- Bertsolaritzaren bilakaera generoaren ikuspegitik, Uztapide eta Xalbadorren garaietatik gaur egunera. 5- Urepele eta Zestoa, senidetutako bi udalerriak lotuko dituen oinezko ibilbidea
-
HURBILDUZ
HURBILDUZ Alma Elkarteak eta Jean Errekart Institutuak bultzatutako proiektu pilotu bat da, gazteak mugaren bi aldeetan hurbildu nahi dituena, mugaz gaindiko lurraldeak eskaintzen dizkien aukerak ezagutaraziz eta beren kezkei erantzuteko parte-hartze guneak ezarriz. Interesa duten gazteekin lankidetzan, komunikazio kanpaina bat eta partaidetza guneak jarriko ditu abian, musikaren, kirolaren, hizkuntzen eta beste zaletasun eta interes komun batzuen inguruan.
-
KULUNKA: Haur Kantuaren Tradizioa, Iparraldean eta Hegoaldean berreskuratzen
Esaten da, kantatzen ez duenak zorionik ez duela eta Bidasoatik harago Euskal Herri bat ere badagoela. Horregatik, mugak sortu beharrean, gure ama-hizkuntzako kantuek zubi bat osatuko dute. Baina, argia da muga horiek hor daudela, hesi bat dagoela Hego Euskal Herriaren eta Ipar Euskal Herriaren artean. Horregatik, mugaren bi aldeetako gure arbasoen kantuen transmisioan etenik izan ez dadin, gureak ditugun eta gure haurrentzat erakargarriak izango diren kantuen moldaketak egingo ditugu. Hegoaldeko eta Iparraldeko lau ikastoletako 0-6 urte bitarteko haurrentzat egindako moldaketez eta kreazio-prozesuan aiton-amonek parte hartzeaz gain, harremanak sortzeko eta haurrenganako mugak hausteko, aurrez aurreko bost belaunaldiren arteko topaketak egingo dira. Proiektu honetan Iparraldeko ikastolen federazioa (Seaska), Landarbaso abesbatzak eta Asmoz Fundazioak jardungo dugu eskuz esku.
-
BIDASOA, OROIMENA
Bidasoatik haratago sorkuntza artistikoa MUGAZ ari da. Muga hori iraganezina bilakatu da. Egunero ikusten ditugu etorkin gizagaixoak, uniformeen erdian. Lehenago, euskaldunek, juduek, espainolek eta portugesek ere iragan zuten muga hori. Muga marraztu zutenetik, zorionerako ihesiaren zauri-marka izan da. Horietako anitz mugaren alde batean eta bestean kokatu ziren, familiek oraindik bizirik dituzte bizitako izugarrikerien zauriak. Haien guztien historiak kontatu nahi ditugu, ahalaren eta ezinaren arteko azken mugan. Mugaren iragaitearen bizipena ikusleekin partekatu nahi dugu, egiazko ala fikziozko kontakizunak haiekin jorratuz. Egitasmo honek inguruko herriak hunkituko ditu eta adierazpen artistiko ezberdinak: argazkia, bideoa, antzerkia, irratia… Euskal Herriaren postalek agerian ematen ez dutena erakutsiko diegu: ezkutuko aurpegi andana bat, XX. eta XXI. mendeetan. Gainera, podcastak argitaratzea
-
Hemendik 2.0: plataforma numerikoa
« Euskal Herriko 50 objektu ikonikoren istorioak » argitaratu ondotik, Hemendik elkartea kalitatezko bideoak sortzekotan dago, nun arkitektura, diseinua, sorkuntza plastikoa, ekimen berritzaile, hala nola herrian aztarna utzi duten kultura edo ekonomi arloko sortzaile batzuen irudien azterketa… Gure helburua berdina gelditzen da, Euskal Herriko memoria garatu eta bere eremu osoan hedatu, baita nazioarteko eremuan ere. Hortarako bideoa, medio bikaina iduritzen zaigu eta 4 hizkuntzetan landuko da: jatorriz euskaraz, ta gazteleraz, frantsesez eta inglesez itzulia. Bideoetatik at, lan bat aurre ikusten da prentsa, newsletters, sare soziala eta bideo plataformetan, proiektu horrek egiazko eragina izaiteko.
-
Aupa Brasil festibala
Dantza Carioca elkarteak bultzaturiko Aupa Brasil festibalak mugaz gaindiko eremuko arte aberastasuna osatzen duten kirol eta arte brasildarrak ezagutzeko aukera eman nahi du. Lehen edizioan jadanik ekitaldiak Pirinio Atlantikoetako eta Gipuzkoako biztanleak batzeko duen gaitasuna agerian ezarri zen. Bigarren edizioak bi eskualdeak batzeko aukera berria eskainiko luke, kultur eta kirol trukaketak areagotuz. Festibalak, bi egunez, eskualdea animatuko du, ikuskizun, kontzertu, proba saio, tailer eta artisautza eskaintza zabalarekin. Festibala denei irekia izanen da, txiki eta handi, eta espero dugu sarrera urririk izaten ahalko dela.
-
Dantza Herria
Dantza Herria proiektuaren helburu nagusia mugaren bi aldeetako ikasleen artean loturak sortzea da, amankomunean dutena ikusaraziz eta euskara eta euskal kultura oinarritzat hartuz. Era berean, praktika artistikoetara hurbilpen bat ere egingo da, dantza eta musikara, besteak beste. Horretarako, Gipuzkoako eta Iparraldeko lau aktore elkarlanean arituko dira 2023-2024 ikasturtean zehar, eta epe luzeko proiektu bat garatuko dute bi ikastetxeko 5 urteko haurrekin: San Frantses Xabier eskola (Urruña) eta École Larrun (Donostia). Donostiako LVF elkarteak eta Baionako Bilaka Kolektiboak ere eskolekin lan egingo dute proiektu honetan. Honela, haurrak mugaz gaindiko interakzio-prozesu bateko protagonistak izango dira, Bilaka Kolektiboak dinamizatutako dantza eta musika tailer eta emanaldietan oinarrituta.
Hiru proiektu aukeratu behar dituzu.
Zein proiekturi ematen diozu botoa?
Aukera posibleak
Erlazionatutako dokumentuak
Ez dago erantsitako dokumenturik