Menu nagusira joan Eduki nagusira joan
Gipuzkoa Etorkizuna Orain logotipoa
Kontaktua
  • Kontaktua
  • EU | ES | FR
    EU Hizkuntza
    ES FR

Gipuzkoa64

  • Hasiera
  • Bi lurralde, lankidetza bat
    • Lankidetzaren aurkezpena
    • Lurraldeen aurkezpena
    • Proiektuak 2022
  • Ideiak
    • Ideiak 2025
    • Ideiak 2024
    • Ideiak 2023
    • Ideiak 2022
  • Aktualitatea
  • Kontaktua
    • Kontaktua Pirinio Atlantikoak
    • Kontaktua Gipuzkoa

Ideiak2022

2022/01/27 - 2023/12/31

Gipuzkoa – Pirinio Atlantikoetako aurrekontu partehartzailea

ideiak2022
  • Kirola
  • Kultura
  • GIZARTEA/ ELKARBIZITZA 
  • GAZTERIA-HEZKUNTZA
  • MUGIKORTASUN IRAUNKORRAK eta INGURUMENA
  • ARLO EKONOMIKOA
  • MUGAZ GAINDIKO LANKIDETZA EGITURAK 
  • HIZKUNTZA POLITIKA
prozesu Itxita

  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
0 ekintza irekiak
  • Faseak
  • Xehetasunak
  • Emaitzak
  • Kontuak ematea
  • Dokumentu interesgarriak

Parte-hartze prozesuaren faseak

  1. 1. Proiektuen aurkezpena

    2022/01/27 - 2022/03/11

    Zure proiektua gauzatu nahi duzu? Saia zaitez 20.000 euro arte irabazten, Ideaiak 2022 partaidetza-aurrekontua eta herritarren botoen laguntzarekin!

    Zure proiektua aurkeztu aurretik, kontsultatu erregelamendua, eta egiaztatu irizpide hauek betetzen dituzula:

    Zer proiektu mota?

    Zure proiektuak «Gipuzkoako eta Pirinio Atlantikoetako biztanleen artean loturak sortzea» sustatuko du eta interes orokorrekoa izango da (ez komertziala).

    Nork aurkez dezake proiektu bat?

    Gipuzkoan bizi bazara:

    • 16 urtetik gorako edozein herritarrek, bakarka nahiz taldean.
    • Irabazi asmorik gabeko herritarren erakundeak, edozein dela ere haien forma juridikoa eta izaera, baldin eta interes kolektiboak defendatzea badute helburu.
      Ikusi deialdiaren Oinarriak: GAO 2022/01/27

    Pirinio Atlantikoetan bizi bazara:

    • 11 urtetik gorako edozein herritarrek edo herritar taldek (baldin eta erreferentetzat 16 urtetik gorako pertsona bat badute).
    • Edozein pertsona fisiko edo juridikok.
      • - Pertsona fisikoak entitate juridiko bat (elkartea, fundazioa) sortu edo haren laguntza izan beharko du, bere proiektua bozkatua izan dadin eta, irabazle suertatzen bada, laguntzak jaso ditzan, baina hori ez da baldintza izango proiektua aurkezteko unean.
      • - Entitate juridikoa elkarte edo fundazio bat izan daiteke. Enpresak ez dira hautagarriak.

     

    Informazioa
    • Proiektua aurkezteko formularioa

      Data: 2022/03/11
      Informazioa
  2. 2. Proiektuen balorazioa

    2022/03/14 - 2022/05/06

    Bi erakundeetako aditu teknikoek osatutako ebaluazio batzorde batek bideragarritasun teknikoa puntuatuko du, irizpide hauen arabera: proiektuaren kalitatea eta mugaz gaindiko izaera.

    Aztertutako proiektuak Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Pirinio Atlantikoetako Departamentu Kontseiluko ordezkariek osatutako zuzendaritza batzordeari bidaliko zaizkio. Batzorde horrek aurkeztuko du herritarrek bozkatuko dituzten proiektuen behin betiko zerrenda.

    Ondoen baloratutako proiektuak herritarren artean bozkatuko dira.

     

    Informazioa
  3. 3. Proiektuen bozketa

    2022/05/21 - 2022/06/17

    Kontsultatu proiektuen zerrenda eta eman botoa gogokoen dituzun 3 proiektuen alde

    Fase honen helburua da herritarrek diruz lagunduko diren proiektuak aukeratzea.

    Informazioa
    • Herritarren proiektuen bozkaketa

      Data: 2022/06/17
      Informazioa
  4. 4. Herritarren bozketaren emaitzak argitaratzea

    2022/06/18 - 2022/06/30

    Ezagutu itzazu Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Pirinio Atlantikoetako Departamentu Kontseiluak finantzatuko dituzten proiektuak

    Informazioa
  5. 5. Proiektuak gauzatzen dira

    2022/07/01 - 2023/12/30

    Proiektua gehienez ere 18 hilabeteko epean egingo da, irabazleak argitaratzen direnetik hasita.

    Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatutako proiektuak 2023ko urriaren 15a baino lehen justifikatu beharko dira.

    Informazioa

Parte-hartze prozesuaren amaiera

flecha
cc

Gipuzkoako Foru Aldundia

Lege oharra

Pribatutasun politika

Web-mapa

Erabilerraztasuna