Parte-hartze prozesuaren oinarrizko datuak
Nori zuzendua Herritarrei
Antolatzailea Gipuzkoako Foru Aldundia - Conseil départamental des Pyrénées-Atlantiques
Testuingurua
Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Pirinio Atlantikoetako Departamentu Kontseiluak bi lurraldeen artean loturak sortzen dituzten proiektuak garatzen lagundu eta animatu nahi dituzte bertako biztanleak asmo handiko plan berritzaile bati esker: "ideiak 2022" partaidetzako aurrekontua.
Utzi irudimena aske, eta lortu 20.000 euro zure proiektua gauzatzeko, Ideiak 2022! aurrekontu parte-hartzaileari esker.
Zer eta nola egingo dugu
Zure proiektuak «Gipuzkoako eta Pirinio Atlantikoetako biztanleen artean loturak sortzea» sustatuko du eta interes orokorrekoa izango da (ez komertziala).
Mugaz gaindiko partaidetzazko aurrekontuak proiektuaren kostuaren % 100 finantzatuko du, gehienez ere 20.000 euro.
Partadidetzaren prozesuaren faseak:
1. Proiektuen aurkezpena
2. Proiektuen balorazioa
3. Proiektuen bozketa
4. Saridunen izenak argitaratzen dira
5. Proiektuak gauzatzen dira
Prozesuaren baldintzak
1. PROIEKTUEN AURKEZPENA -
2022ko urtarrilaren 27tik martxoaren 11ra
Nork aurkez dezake proiektu bat?
Gipuzkoan bizi bazara:
- 16 urtetik gorako edozein herritarrek, bakarka nahiz taldean.
- Irabazi asmorik gabeko herritarren erakundeak, edozein dela ere haien forma juridikoa eta izaera, baldin eta interes kolektiboak defendatzea badute helburu.
Ikusi deialdiaren Oinarriak: GAO 2022/01/27
Pirinio Atlantikoetan bizi bazara:
- 11 urtetik gorako edozein herritarrek edo herritar taldek (baldin eta erreferentetzat 16 urtetik gorako pertsona bat badute).
- Edozein pertsona fisiko edo juridikok.
- Pertsona fisikoak entitate juridiko bat (elkartea, fundazioa) sortu edo haren laguntza izan beharko du, bere proiektua bozkatua izan dadin eta, irabazle suertatzen bada, laguntzak jaso ditzan, baina hori ez da baldintza izango proiektua aurkezteko unean.
- Entitate juridikoa elkarte edo fundazio bat izan daiteke. Enpresak ez dira hautagarriak.
Zer proiektu mota?
Zure proiektuak «Gipuzkoako eta Pirinio Atlantikoetako biztanleen artean loturak sortzea» sustatuko du eta interes orokorrekoa izango da (ez komertziala).
Mugaz gaindiko partaidetzazko aurrekontuak proiektuaren kostuaren % 100 finantzatuko du, gehienez ere 20.000 euro.
Non aurkeztu proiektu bat?
Proiektu bat aurkezteko, bete ezazu www.gipuzkoa64.eu webgunean eskuragarri dagoen formularioa.
2. PROIEKTUEN BALORAZIOA -
Martxoaren 14tik 2022ko maiatzaren 6ra
Bi erakundeetako aditu teknikoek osatutako ebaluazio batzorde batek bideragarritasun teknikoa puntuatuko du, irizpide hauen arabera: proiektuaren kalitatea eta mugaz gaindiko izaera.
3. PROIEKTUEN BOZKETA -
Maiatzaren 21etik ekainaren 17ra
Non ezagutu daitezke proiektuak?
Bozkatu beharreko proiektuen zerrenda www.gipuzkoa64.eu webgunean kontsulta daiteke.
Nork eman dezake botoa?
Gipuzkoan: Gipuzkoan bizi den 16 urtetik gorako pertsona orok.
Pirinio Atlantikoetan: Pirinio Atlantikoetan bizi den 11 urtetik gorako pertsona orok.
Nola bozkatu?
Bozketa www.gipuzkoa64.eu webgunean egingo da. Herritar bakoitzak 3 proiektu bozkatu behar ditu nahitaez.
Nola sustatzen dut nire proiektua?
Zure proiektua herritarrek bozkatu beharreko proiektuen zerrendan dago? Maiatzaren 21etik aurrera, Ideiak 2022k emandako komunikazio-kit pertsonalizagarriaren laguntzarekin (kartela, flyerra, sare-sozialetarako irudia...), zure proiektua sustatu eta herritarrei ezagutzera eman ahal izango duzu, zure proiekturako ahalik eta boto gehien lortzeko.
4. SARIDUNEN IZENAK ARGITARATZEN DIRA -
Ekainaren 27an, 11:00 etan
300.000 euroko aurrekontu orokorra bideratu da proiektuak gauzatzeko. Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Pirinio Atlantikoetako Departamentu Kontseiluak 150.000 euro jarriko dituzte bakoitzak. Lurralde bakoitzean boto gehien jasotzen dituzten proiektuak izango dira irabazleak.
5. PROIEKTUAK GAUZATZEN DIRA -
2022ko uztailetik 2023ko abendura
Proiektua gehienez ere 18 hilabeteko epean egingo da, irabazleak argitaratzen direnetik hasita