Herritarren proiektuen bozkaketa
Nori zuzenduta Herritarrei
- Parte-hartzaile kopurua 3544
- Gipuzkoa: 1542
- Pirinio Atlantikoak: 2002
Zer lortu nahi da?
- ADI, BOZKETA FASEA AMAITU DA -
Nork eman dezake botoa?
Gipuzkoako lurraldean: Gipuzkoan bizi den 16 urtetik gorako pertsona orok.
Pirinio Atlantikoetako lurraldean: Pirinio Atlantikoetan bizi den 11 urtetik gorako pertsona orok.
Nola bozkatu?
Bozketa web orrian bakarrik egingo da.
Herritar bakoitzak 3 proiektu desberdin bozkatu behar ditu nahitaez.
Botoa emateko:
- Webgunean erregistratu behar duzu, harremanetarako datuak adierazita (izena, abizenak, ...).
- Pirinio Atlantikoetako biztanleek, beren datuak beteta erregistratu ondoren, posta elektroniko bat jasoko dute hori berresteko. Posta elektroniko horretan adierazitako estekan klik egin besterik ez duzu egin behar. Berresteko posta hori jasotzen ez baduzu, zure mezu baztergarrien edo spamen artean bilatzera gonbidatzen zaitugu. Zure spam ontzian ere ez badago, jar zaitez gurekin harremanetan web orriko harremanetarako formularioaren bidez.
Nola burutu da?
3 proiektuak aukeratzen laguntzeko, gai desberdinei dagozkien koloreak erabil ditzakezu:
KULTURA GIZARTE-BIZIKIDETZA ESPARRU EKONOMIKOA GAZTERIA-HEZKUNTZA KIROLA
MUGIKORTASUN JASANGARRIA ETA INGURUMENA HIZKUNTZA POLITIKA MUGAZ GAINDIKO LANKIDETZA-EGITURAK
-
Musikaren Giltzak
Proiektu honen helburua da lurraldearen behar bati erantzutea: Euskal Herri osoko (Iparraldea eta Hegoaldea) ikasleei zuzendua izanen zaien musika formakuntzarako euskarazko euskarri pedagogikoa sortzea eta zabaltzea. Euskarri hau Euskal Herriko kultur-ondarean oinarrituko da. Transmisioa proiektu honen bihotzean kokatuko da.
-
Larrun : Hizkuntzak mugarik gabe
Larrun Ecole ikastetxean Lehen Hezkuntza irekitzea eta dagokion hizkuntza-proiektua garatzea. Zehazki, diru-laguntzak hainbat gastu ordaintzeko aukera emango du: Mondragon Unibertsitatearekin egindako lankidetzaren zati bat, hiru bidaia eskola hirueledunak eta berritzaileak bisitatzeko (Andorrako Eskola, Bartzelonako Villa Olinpica HLHI eta Italiako Aosta Haraneko Eskola), eta 2023ko urtarriletik aurrera kontratatu nahi den Lehen Hezkuntzako arduradun pedagogiko berri baten ordainsariaren zati bat (hizkuntza-proiektua zehaztu etagaratzeko), bai eta ikas materialaren zati bati aurre egiteko ere.
-
IKUSI MIKUSI - Euskarazko haur eta gazte literatura azoka mugak zeharkatzen
Galtzagorri Euskal Haur eta Gazte Literatura Elkarteak Lapurdiko Kiribil Kultur elkartearekin eta Pamiela argitaletxearekin elkarlanean IKUSI MIKUSI euskarazko haur eta gazte literatura azokaren lehen ekitaldia antolatu zuen 2021ean Saran (Lapurdin). 2022ko urrian burutuko da Euskal Herrian egiten den Haur eta Gazte Literatura Azoka bakarraren 2. edizioa. IKUSI MIKUSIk Euskal Herri osoko Haur eta Gazte Literaturako agenteak batzen ditu. Ez da azoka hutsa: argitaldarien standez gain, ekitaldiak eskaintzen dira haur eta gazteentzat, familientzat, baita profesionalentzat ere. Galtzagorrik Gipuzkoako haur eta gazteen zein artisten presentzia bermatu nahi du mugaren bi aldeko herritarrak Haur Literaturaren inguruan batzen dituen egitasmo honetan: ikastetxeei garraiobidearekin diruz lagunduz, ikasle guztiek liburu bana etxera eraman dezaten bono-sistema ezarriz eta gure artisten parte-hartzea babestuz.
-
Berrerabili
Patxa'ma (Baiona) eta Adokin (Donostia) elkarteek, etorkizuneko Gipuzkoako arkitekto eta eraikitzaileei zuzendutako eraikuntza materialen berrerabilerari buruzko formakuntza teorikoak eta bisita praktikoak proposatzen dituzte. Proiektuaren momentu nagusia Pirineo Atlantikoetan kokatutako obra baten bisita izango da. Bisitaren aurretik proiektuaren alde teorikoa garatuko da Adokin eta Patxa'mak aurkeztutako formakuntza baten bidez.
-
DANTZERKI
Dantzerki proiektuak, Bidasoaz bi aldeko gazte nerabeak, pantailetatik urrundu eta oholtzatik hurbildu nahi ditu, antzerki eta dantza mundura erakarri nahi ditu, elkar ezagutu eta elkartrukatzeko egonaldi bat eskainirik, esperientzia aberasgarri eta ahanztezina.
-
BICI BAI ! Dena bizikletaz
Eko-mugikortasunari buruzko prozesuetan engaiatuak diren Recycl’Arte-k eta Hendaiako San Bixente ikastetxeak Txingudi-Bidasoako bizi-eremuan bizikleta-bidaiak sustatu nahiko lituzkete. Horretarako, errextu nahiko lituzkete : - Lehen eta bigarren mailako ikasleen eskola-mugikortasuna bizikletaz Eskola ateraldiak bizikletaz Deskubritze-ateraldi batzuen antolaketa (kirol edo kultur mailakoak) biztanle guztientzat Ikastetxe barnean materiala eta gai organikoen garraiatzea
-
Mugaz gaindiko handisport-a - jarduerak agerian eman
Gipuzkoarekin desgaitasun fisiko egoeran dauden pertsonen arteko topaketak antolatzea eta handi-kirol praktiken inguruko komunikazioa erraztea webgune bat sortuz eta frantsesez, euskaraz eta gazteleraz itzuliak izanen diren emankizun batzuen bidez.
-
Et nik zer?
Eta NIK ZER? Elkartu (Desgaitasun Fisikoa duten Pertsonen Gipuzkoako Federazio Koordinatzailea) eta K6 Gestión Cultural-ek elkarrekin bultzatutako mugaz haraindiko proiektu bat da eta kulturaren bidez gizartea eraldatzeko espazio eta tresna berri gisa sortua. Proiektu parte-hartzaile honen bidez, antzeko egoerak bizi dituzten pertsonen mugaz gaindiko sare bat sortu nahi da, kulturaren bidez, ahalduntze-proiektu bati modu partekatuan ekiteko. Desgaitasuna duten pertsonen Gipuzkoako eta Iparraldeko gizarte-erakundeen bidez herritarren partaidetzarako prozesu sortzaile bat egitea proposatzen da, kulturara iristeko eta kulturan parte hartzeko eskubidea bermatzeko. Horretarako errealitate desberdinak ezagutu, jardunbide egokiak partekatu, ikaskuntzak eskuratu eta proposamen inklusibo berriak sortuko dira.
-
Gazteak mugaric gabe
Proiektu pilotu honen helburua mugaren bi aldeetako gazteen elkar ezagutza sustatzea da, bis-bis trukeak eta kirol-, kultura- eta aisialdi-jarduerak garatuz, mugaz gaindiko lurraldean nagusitzen diren kultura- eta hizkuntza-oztopoak hausten laguntzeko. Gutxienez 10 jarduera programatu dira elkarrekin egiteko.
-
ELEK@
GIPUZKOAKO ETA PIRINIO ATLANTIKOETAKO GAZTEEN (12-18 urte) ARTEKO SAREAK SORTU, MUGAZ GAINDIKO DINAMIKA BATEN BAITAN 2022. urtean abian jarriko da ELEK@ programaren lehenengo edizioa, Ficoban, egun batean, goiz eta arratsaldez: 1. MUGAZ GAINDIKO CAMPUSA “eurohiri bat, hizkuntza amankomun bat, campus bat” Hezkuntza-berrikuntza ardatz hartuta, 12-18 urteko gazteei zuzendutako MUGAZ GAINDIKO CAMPUSean, Iparraldeko eta Hegoaldeko gazteak gero eta teknologikoagoa den etorkizunerako trebatuko dira, pentsamendu konputazionala eta zibersegurtasuna landuz. 2. MINTEGIA "hizkuntzen arteko berdintasuna, hiztunen arteko elkarbizitza" Errealitate linguistiko, sozial, ekonomiko nahiz kultural desberdinetatik Mugaz Gaindiko Campusera etorritako neska-mutilak nahastu eta espazio bat antolatuko da, Campuseko esperientzia aberastuko duenak, lurraldeko hiru hizkuntza ofizialen erabilera eta adierazkortasuna lantzeko.
-
Gure nortasunak
Gure proiektuan, nortasunaren gaiari buruzko 30-45 minutuko dokumental bat eginen dugu Donibane-Lohizuneko Maurice Ravel ikastetxeko 14-15 urteko nerabe, gehienek euskara ikasten baitute, eta Gipuzkoako bigarren mailako ikasle batzuekin.
-
Kantuma, mugaz gaindiko gazte abesbatza!
Uztaritzeko Bozaren eta koru-zuzendaritzaren Akademiak eta Gipuzkoako lehen kantu-eskola izan den Errenteriako Zaria kantu-eskolak KANTUMA gazte-abesbatza sortu nahi dute. Astero elkarrekin errepikak egingo dituzte, eta gazteei Historiako Iparraldea eta Hegoaldearen arteko lehen mugazgaindiko gazte-abesbatza parte hartzeko aukera paregabea eskainia izanen zaie, Bidasoako bi aldeetako bigarren mailako eta Lizeoko ikasleak batuz, 2021eko irailetik goiti egindako lan zoragarria bururatzeko.
-
BETTI GOTTI pirinio atlantikoan zehar
Gipuzkoa eta Pirineo Atlantiko inguruko gazte jendea elkar ezagutzea, elkarbizitza baten bidez, jolastu, ikasi, bakoitzaren izaera ezagutuz kulturaz jantzi eta aukera dagoenean kirolez gozatuz egingo den egonaldi goxoa izatea da nahi dena. Esperintzi ahaztezina izatea du helburu, personak aberastuz giza balore lanketak eginez eta gaubela eta egunezko aktibitateekin gozatzea da asmoa.
-
HITZEZ HITZ / KANTU ETA DANTZA IKUSKIZUNA
Pierpol Berzaitz-ek, artista, kantu-egilea, 7 pastorala, 10 musika-komedia eta hainbat kantu ezagunen egilea (Baratze bat, etab.) , Euskal Herri osoan errekonozitua, ekoizpen berri bat aurkezten digu, bertsolaritza, Gipuzkoa eta Xiberoko dantza eta munduan famatua den Landarbaso abesbatzaren kantuak uztartzen dituena. Philippe de Ezcurra soinujole eta kantu-egile ospetsuaren musikak ikusgarri hau alaitzen du. Erritmoz betea, Euskal Herriko gazteriak, neskek eta mutikoek, kartsuki eramanik, gure kultura goraki eta bere aniztasunean defendatzen dutenak. Ezinbesteko ikusgarria !
-
Ahotsak
Euskadi osoan eta Akitania Berrian lan egiten duten gizarte-izaerako zenbait elkarteren arteko lankidetzaren bidez, Ahotsak proiektuaren helburua da bi lurraldeen arteko igarobidean (edo blokeatuta) dauden migratzaileek beren migrazio-istorioak hitzetan jar ditzaten sustatzea. "Kontatu zeure historia" lelopean, ahotsa eman nahi diegu bestela adierazpenik izango ez luketen migratzaileei, eta migratzaile beraren ikuspegitik eta esperientziatik kontatu migrazioaren historia. Lehiaketa bati eta idazteko tutoretza profesionalei esker, bi lurraldeetako idazle gazteentzat gidoi zinematografiko bat sortuko dugu eta istorio horietako batean oinarritutako fikziozko edo dokumentaleko film labur bat egingo dugu.
-
Sarataun
Sara eta Ataungo herriak Joxemiel Barandiaranek, antropologoa eta apaizak lotu ditu historikoki. Barandiaranek sortutako lotura horrek bizirik darrai gaur egun; eta Sara eta Ataungo herriek harreman horretan sakontzeko helburua dugu SARATAUN proiektuarekin. Bi atal izango ditu: SARATAUN EGUNA eta SARATAUNGO ESKOLA. SARATAUN EGUNAk, 2022an Ataunen eta 2023an Saran, egun osoko egitaraua barnebilduko du: bi herrietako produktuen erakuslehioa izanen den azoka bat, bertan bi eremuetako laborari emazteen testigantzen erakusketa bat aurkeztuko da eta gazteen instalazioaren problematika aipamen zentrala izanen da, musikaz, ekitaldi gastronomikoz eta SARATAUN pilota partidaz lagunduta. SARATAUNGO ESKOLAk, eskolen arteko lankidetza eremu bat eraiki nahi du, haurrek txikitatik elkar ezagutu dezaten eta helburu pedagogiko berberak parteka ditzaten (mitologia, euskara), elkartrukaketak eta txangoak egiteaz gain.
-
Enbor beretik adaxka berriak
Kantatzen duen herri bat ez omen da inoiz hilko eta hori egin du belaunaldiz belaunaldi euskaldun herriak. Ahozko transmisioak eta musikak ezinbesteko garrantzia izan du gure ama-hizkuntzaren jarraikortasunean eta gure sustraiak kantuen bidez loratu izan dira. Baina ohiturak aldatuz doaz eta sustrai horiek garai berrietara moldatutako lore eta zuhaitzak eskatzen dituzte. Mugaren bi aldeetako gure arbasoen kantuen transmisioan etenik izan ez dadin, sustraietan ditugun eta gure gazteentzat erakargarriak izango diren kantuen moldaketak egingo ditugu. Hegoaldeko eta iparraldeko 5 ikastoletako 6-10 urte bitarteko gaztetxoek egingo dituzte moldaketa horiek eta prozesu guztiaren partaide izateaz gain, harremanak sustraitzeko bi aurrez aurreko ekitaldi ere egingo dira. Proiektu honetan Euskal Kultur Erakundeak (EKE), Landarbaso abesbatzak eta Asmoz Fundazioak jardungo dugu eskuz esku.
-
Mendiko bizikleta, hego euskal herritik biarnora
OTXE (Gipuzkoa) eta ASSAT VTT Club (Biarnoa) taldeetako gazteen arteko trukaketa, mendiko bizikletaren inguruan. Jarduera amankomun baten praktikaren bidez, alegia mendiko bizikleta, gazteek elkar ezagutuko dute eta beren ohiturak eta ondarea deskubrituko dituzte.
-
Onati - Beskoitze : bi ikastola, zubi bat
2 ikastola Txantxiku Ikastola Koop. Elk. et Beskoitzeko ikastola. 2 lurralde, 3 hizkuntza eta bat amankomuna Oñatin jendeak bereziki euskaraz bizi direlarik, Beskoitzeko ikastolako haur gehienen kasuan egoera biziki desberdina da eskolatik kanpo. 2019an, gure lehen topaketa egiazko aurkikuntza izan zen haur gehienentzat: Bestea, Ezezaguna, euskaraz ere mintzatzen zen! Geroztik, lokarri ehundu horien jarraipenean, elkar ezagutu eta trukatzeko borondate berak irauten du. Ordutik, haurrak (3 eta 12 urte bitartekoak) eta haien familia konduan harturik, proiektu hau bi ardatzen inguruan eraiki da:
-
Bidasoako atlas emozionala
Proiektu honetan, Bidasoako Atlas Emozionalean hautatutako gai batzuk landuko dira, ikerketan parte hartu dutenen artean interes handiena piztu duten gaien arabera, formatu sortzailean, Gipuzkoa-Pyrénées Atlantiques lurraldeko artistekin batera, herritar guztiei irekitako partaidetza-proposamenak diseinatzeko. Proposamen horietan, hizkuntza horien bidez, mugaren bi aldeetako bizikidetzari buruz hausnartuko dugu, bai eta gure eremuko ingurumen-arloko eta kulturartekotasun-inguruneko ingurumen-arloko eta kulturartekotasun-eremuko bizikidetzari buruz ere.
-
Muga bat eta kontzeptu amankomun bat duten mugaz gaindiko bi artista
Bi mugaldeko lurraldeen arteko topaketa artistikoa bi esposaketaren antolaketaren bidez.
-
BIDEAK. Immigrazioa eztabaidan: politika publikoak eta herritarren harrera sareak
Migratzaileen gaia humanizatu, migrazioari buruzko politika publikoen inguruko eztabaida publiko bat ireki eta pasaezina bihurtutako mugaren bi aldeetan harrera egiteko herritar-sareek ukan duten papela agerian eman. Nola ? Migratzaileei berei, erakundeetako eta herritar-sareetako arduradunei hitza emanez, ideiak, proposamenak eta erakaskuntzak emanen dituen kalitatezko eztabaida bat antolatuz. Bi lurraldeen arteko harremanak sendotu, problematika amankomun batzuetan oinarritutako lankidetza-sinergiak sustatuz. Hamar trans-hedabidezko emankizun- bideoak, irratia, online eta idatzizkoa- eta aldibereko mahainguru bat- Donostian eta Baionan- frantsesez, gazteleraz eta euskaraz, Mediabask-ek eta Naiz Irratia-k elkarrekin ekoiztuak eta www.naiz.eus plataforman ere hedatuak. Bi hedabideei dagokienez, proiektuaren emaitzak herriarrengan izango duen eragina 10 emankizunen hedapenari esker bermatua izanen da.
-
Aupa neskak, emakumezkoen errugbiaren garapena susta ezazue
25 neska gaztez osatutako talde bat gara, gure kirola 10nakako errugbia da. Proiektu honi esker, Gipuzkoako (Espainiako?) talde batekin trukatu nahiko genuke bi asteburuz. Trebaketak eta partidoak izanen dira gure topaketaren oinarriak. Gure tokiko kultura eta tokia deskubritu eta deskubriarazi nahi ditugu ella gure baloreak aldarrikatu nahi ditugu. Nahi dugu topaketa hauek 2 kluben arteko elkarkidetza eta lankidetza baten hasiera izan daitezen eta espero dugu pertsonen arteko harremanak eta bizi-ixtorioak sor ditzaten. Haratago, esperientzia hau partekatu nahi dugu erreproduzitua izan dadin.
-
LIN LERROAN. Elkarrizketa-paseo lihoaren inguruan
Lin LERROAN elkarrizketa-paseo bat da, zeinean elkar ehuntzen diren jakintza, lan-eremuetara (museoak, laboreak, enpresak) eta bizitza eremuetara egindako bisitak (tradizioaren zaintzaileak diren pertsonak), Hegoalde eta Iparralde lotu ditzakeen labore baten inguruko elkarrizketa eta eztabaida eta, aldi berean, berrikuntza ekonomiko, sozial eta ingurumenezkoaren bektore den lihoaren bitartez Lihoa Kantauri aldeko tokiko labore natural eta tradizionala da, eta bertan aurkitzen du oreka perfektua. Batzen gintuen lihoaren tradizio horren zati handi bat galdu bada ere, gaur egun lihoak eskain dezakeen potentzial guztia berreskuratzeko interesa berreskuratu du. Proiektu honen helburua da pertsonak mugetatik harago lotzen gaituzten hariak ikusaraztea; kasu honetan, lihoa da euskal kostaldeko labore tradizionala. Proposamen hau beste kate-maila bat da kooperatiba honek lihoarekin zerikusia duten hainbat proiektutan egindako lanean, non interes komuneko harremanak sortu diren pertsonen, enpresen eta erakundeen artean, bai Hegoaldekoan, bai Iparraldekoan. HELBURUAK • Bi lurraldeetan lihoa lantzen duten pertsonen eta erakundeen artean dauden loturak ikusaraztea, baita labore horren tradizioan giltzarri izan diren emakumeen zeregina ere. • Oraindik lotura horiek konektatu, indartu, energia kolektiboko plus bat injektatu. Mugaz gaindiko lankidetzaren bultzada berriak eragitea. Etorkizunerako interesak eta ikuspegiak partekatzea lihoaren inguruan, elkarrekin sortzen jarraitzeko aukerak sor daitezen. • Herritarrak oro har eta gazteak bereziki inspiratzea, lihoaren inguruan etorkizunerako aukerak ikus ditzaten. • 3 hizkuntzak ehunduz komunikatzea euskara, gaztelaniaren eta frantsesaren arteko zubi-hizkuntza izanik, komunikazioa erraztuz eta lihoaren Euskal Herriko historiarekin oso lotuta dagoen ahozko komunikazioa balioetsiz.
-
Kultura-Kirola-Encuentro Gipuzkoan / ¡Camino a Donostia!
50 bigarren mailako ikasle, Paueko heziketa-auzokoak, 12 eta 15 urteren artekoak, Gipuzkoara, Donostira, joanen dira beren irakasleekin (Kirolekoak eta beste gaiak), 4 egun eta 3 gauetako egonaldi batendako, 2023ko ekainean. Kultura, kanpoko kirol-jarduerak eta bertan trukaketak izanen dira. Pirineo-Atlantikoetako (Biarnoa eta Xiberoa) Eskolako Kirol Batasun Nazionala (UNSS) zerbitzuak eramaten du eskolako kirol elkarteentzat, ikastetxe guztietan derrigorrezkoak direnak. “Kultura-Kirola-Topaketa Gipuzkoan” proiektu hau urte osoan zehar engaiamendu iraunkor eta arduratsuaren aitzakia izan behar da. Donostiako “Kultura-Kirola-Topaketa Gipuzkoan” proiektuaren hiri-oinarria da. Historiaz blai, monumento asko ditu. Itsasbazterrak kanpoko jarduera fisiko ugariren praktika bermatzen du : surfea, ibilaldia itsasertzeko bidexkan, eskalada Pasaian…
-
Euskal Herriko Erle Beltzaren babesean parte har dezagun
Erleek, gure ekosistemen oreka mantentzeko kadenan ezinbesteko papel bat betetzen baitute, heriotza tasa gora eta kezkagarria pairatzen dute azken hogei urte hauetan. Gipuzkoan eta Pirineo-Atlantikoetan, gure lurraldeari egokitua den landa eta bertako erle-arraza bat aurkitzeko suerte handia dugu: Erle Beltza. Haatik,beste espezietako erleen inportazio azkarrak, gure lurraldean gaizki ohituak direnak, kolonia hauen hauskortasuna erakarri du, hibridoak sortuz. Presazkoa da aterabide bat antzematea. Zaldibiako (Gipuzkoa) Erbel elkarteak eta Itsasuko (Pirineo-Atlantikoak) Erle Beltza elkarteak elkarrekin lan egiten dute erle Beltza begiratzeko eta garatzeko. Elkarte hauek lagun itzazue Bidarrain, Pirineo-Atlantikoetan, erlategi-gune bat plantan jar dezaten, hibridazioaren arazoa konpontzeko eta erlekumeak lurraldeko erlezainei hornitzeko!
-
Gipuzkoa arberoan
Asteburu bat antolatzea Donamartiriko herria deskubritzeko eta Gipuzkoarekin trukatzeko, herriko elkarteek proposatutako animazio batzuen bidez, belaunaldi guztietako herritarrak eta behariak parte harraraziz. Jarduera bakoitzaren helburua interakzioak eta trukaketak piztea izanen da, harremanak sortzeko eta ondotik egonkortzeko.
-
BAYSAN
Proiektu honek Baionako eta Donostiako hirien ibilbide gurutzatuak agerian eman nahi ditu, beren historia amankomunean zehar. Horretarako, tresna pedagogiko, teknologiko, artistiko eta didaktikoa asmatua izanen da publiko zabalarentzat. Bi udalerri hauen arkitekturazko eta hiriko garapenak berreraikiko dira 3Dzko maketa numeriko batzuei esker. Azken puntako teknologiak, hala nola errealitate birtualeko kaskak, erabiliak izanen dira aukeratutako garaian murgiltze oso bat izateko. Lan honen emaitza aurkeztuko da denei irekia izanen zaizkien konferentzia batzuen bidez, bi hirietan, hizkuntza ezberdinetan (Frantsesa, Gaztelera, Euskara, Kaskoina). Gero emaitza webgune batzuetan online jarriko dugu gai horretaz interesatzen diren pertsona guztiek jaso dezaten. Proiektu honek Gipuzkoako eta 64ko elkarte-sareetako partaideak parte harraraziko ditu.
-
BIARNOA EUSKAL HERRIA gazteek parte hartzen dute!
Gure Historiak eta kulturek eraikitzen gaituzte, baita ere topaketek eta munduari irekitzeak ere ! Tailer batzuen bidez, Gipuzkoako eta Biarnoko 16-30 urteko gazteek euskal eta Biarnoko kulturak ezagutzen ahalko dituzte. Tradizioa eta berrikuntza uztartuz, kulturarteko trukaketak eginez, gazteek nortasun nozioaz solastatuko sute, kultur ezberdin batzuk deskubrituko dituzte, eta beraien jakintzak partekatuko dituzte. Proiektu honi esker, besteei irekitzea eta herritartasuna eta Europa eraikitzen laguntzen duen kulturen ezagutza indartu nahi ditugu. Paueko biztanle gazte talde bat Gipuzkoara joanen da eta Gipuzkoako gazte talde bat Pauera hurbilduko da, Ihauteri Biarnesen karietara. Bidai eta harrera egin baino lehen, egitarauak deskubritze tailerrak proposatuko ditu, hizkuntzaren inguruan « hizkuntzen kafe » baten bidez, dantzari buruz « dantzaldiak » eta « ikusgarriak » antolatuz, sukaldaritza tailerrak edota eztabaida batzuen bidez.
-
Zubi bat baino gehiago
Angeluko Aprendizgo Formakuntza Zentroko « Compagnons » ikasleek eramandako proiektu bat da. Helburua izanen da postontzi itxura duen aldi bateko mugarri bat instalatzea Gipuzkoarekin muga markatzen duten Hendaiako zubietako baten gainean, 2022ko irailaren lehenetik 2023ko irailaren lehenera. Mugaren bi aldeetako biztanleak beren lekukotasunak (argazkiak, irudiak, marrazkiak, testuak…) uztera gonbidatuak izanen dira, bi lurraldeen eta biztanleen arteko harremanak eta Mugari buruz dituzten irudikapenei buruz. Lekukotasun horiek webgune batetara ere igorriak izaten ahalko dira. Urte baten buruan, liburuxka hirueledunak inprimatuak izanen dira lekukotasun horiek publikoari aurkezteko. Proiektu honek gazteei aukera emanen die toki hau eta bere biztanleen memoriaren inguruko lanketa batetan parte hartzeko. Gainera, bi lurralde hauetako biztanleen arteko harremanak eta elkartasuna mantentzeko izan dezaketen rolaz ohartuko dira.
-
HITZA-HITZ
HITZA-HITZ festibala 2022ko irailaren 23tik 25era iraganen da Maulen (Xiberoan). HITZA-HITZ musika “urbanoen” festibala izanen da (Reggae, Dub, Rap, Drum n Bass, Elektro, Skratx). Beharrezkoa iruditzen zaigu gure lurraldeari bizia berriz ematea, Xiberotarrei erakustea Xiberoak ere bere musika festibala izaten ahal duela, eta ez direla behartuak kostaldera edo hiri handietara joatera artista ospetsuak ikusi ahal izateko.
-
BIDASOA KM0 ZABALDUZ. Bidasoaldean kontsumo arduratsuaren inguruko lanketa pedagogikoa
Labore Txingudi eta Hendaiakoop kontsumo arduratsuko elkarteek Bidasoaldean bertako kontsumoa eta ekoizpena ezagutu eta Km0 filosofiaren inguruko lanketarako eduki pedagogikoa sortu nahi dute. Gure eskualdeko ikastetxeetan gai hau lantzeko bitartekoak sortu, bai eta herritar guztientzako zuzendutako erakusketak sortu eta antolatu. Bidasoa Km0 Zabalduz proiektuak elikadura osasuntsu, bidezko eta jasangarri baten kultura sustatu nahi ditu mugaren bi aldeetan. Bidasoaldeko instituzio publiko (ikastetxe, udaletxe, areto, garapen agentzia), ekoizle (emakume nekazariak ikustarazi, lehen sektorearen egoera, etab) eta kontsumitzaileak (ume zein heldu) hartu emanean eraikitako diagnostiko batetik, era didaktiko, errez eta ulergarriak itzuli nahi zaio eskualdeko herritargoari.
-
TALAIA TXIKI
TALAIA TXIKI proiektuak 12 eta 17 urte arteko Iparraldeko ikastetxe publiko eta pribatuetako UNSS-eko (Eskolako Kirol Batasun Nazionala) ikasle gazteei (neskak eta mutilak) egun bateko mugazgaindiko itsasbazterrean gaindiko ibilaldi bat proposatuko die. Proposatuko jardueraz gain (ibilaldia), proiektua asmatzeko eta gauzatzeko moldeak eta testuinguruak helburu ezberdinen arabera antolatuko dira : mugazgaindiko eremuen jarraipenari eta itsasbazterretako ekosistemei buruzko sentsibilizazioa, berdintasuna eta neska-mutilen arteko mistotasunaren aldeko sustapena, ingurumenari eta hondarkinen kideaketari buruzko sentsibilizazioa…
-
Egile eskubideak mugaz gaindi 2022-2023
EKKIk 2022-2023 urteetan FORMAKUNTZA eta AHOLKULARITZA eskainiko dizkie Gipuzkoako eta Pirinio Atlantikoetako sortzaile eta egile eskubideen titularrei, seminario edota webminarren bidez. titularrei. FORMAKUNTZA Gipuzkoan eta Lapurdin garatuko diren mintegien bidez egingo da. Bidasoako bi aldeetako kulturgileek argiago ikus dezaten nazioarteko egile eskubideen kudeaketa ahalik eta efektiboena nola egin daitekeen. Gai orokorrez gain bakoitzak bere kontsulta eta kezkak plazaratu ahal izango ditu bertan. Mugaz gaindi egile eskubideak nola hobekien kudeatu ikasiko dira. Seminario eta webinarrek aspektu hauek dituzte behinenak: - Egile eskubideak Gipuzkoan eta Pirinio Atlantikoetan. - Obraren erregistroa eta agentziaratzea. - Identifikaziorako obra bat jartzeko formatu estandarrak. - Egiletza-kontratu baten klausulak. - Mugaz gaindiko eskubideak: lege-erregimena. - Egile eskubideak: norbanakoen kobrantza eta kudeaketa kolektiboko eskubideak. - Zerga-betebeharrak mugaz bi aldeetan. Formatu hau izango lukete: 1. atalean, oinarrizko kontzeptuen errepasoa (90m) 2. atalean, ildo nagusi horien lanketa eta horien inguruan sortzen diren zalantza zehatzagoen argiketa (2h) 3. atalean, partehartzaileekin batera eta aipatutako kontzeptuak baliatuaz, aho biziz zalantza ala kasu zehatzak lantzea (90m+) Streaming bidez emango lirateke mintegiok, bertaratu ezin dutenentzat. AHOLKULARITZA online eta telefonoz emango da. Pirinio Atlantikoetako zein Gipuzkoako sortzaileek eguneroko lanean egile eskubideen inguruan izan ditzaketen arazoak konpontzea du helburu. Azkarra eta integrala litzateke. Arintasun hau ohiko galderen datu-base bat garatuz lortuko da, eta integrala izango da egile eskubideetatik zerga edo lan arloraino doazen dudak bideratu ahal izango ditugulako.
-
Euskal ihesaldia
Euskal ihesaldiak gonbidatzen gaitu bidaiatzea denbora luze batez bizitzera, mugikortasun goxoen moldeak erabiliz (oinez, treinez eta bizikletaz), 2000 urteetatik goiti slow turismoak esperimentatu dituen bezala. Proiektuak Euskal Herria zeharkatzeko ibilaldi egokituak proposatuko ditu, Euskal Herri osoko herriak (berriz)ezagutzeko aukera lehenetsiz. Kartografia sinple batez gain, asmoa da bizikletazko bidaiak demokratizatzea euskarri logistiko berezi bat sortuz, bizikletak-konpontzen dituzten elkarteen arteko sarea indartuz eta bidaiarientzako webgune hirueledun bat (Euskara-frantsesa-gaztelera) proposatuz. Arreta berezi bat intermodalitateari eta zirkuito hauen arintasunari egina izanen zaie (batez ere, txirrindulariek treina beren bizikletarekin har dezaten).
-
ZUBIAK, gure bi lurraldeen arteko lotura ! Zu biak, zu eta biok !
ZUBIAK, gure bi lurraldeen arteko lotura, mugazgaindiko proiektuaren izen sinbolikoa da, zeinean besta egun bat Baionan 2023ko apirilean proposatzen baitizuegu. IBAIALDE-k, BADOK HAMAHIRU-k eta DUNBARRI-k Itsasoaren gaiaren inguruko ibilaldi aurkezten dizuete. Bisitari guztiek gure kultura, kirola eta gastronomian oinarrituko den egun honetan parte hartzen ahalko dute, arrauna (traineruak), itsas-ondarea eta sukaldaritzaren (legatz txapelketa) inguruan. Egitarau partehartzailea, eraginkorra, eleaniztuna eta anitza antolatuko dugu, pasaiak eta trukaketak errazten dituen « ZUBI » bat bezala, familiei eta publiko guztiei zuzendua. Programa honek Gipuzkoako eta Pirineo-Atlantikoetako portuetako koloreak, soinuak eta zaporeak ekarriko ditu Errobi bazterretara, Euskal Museotik Xaho kaiara. "Arrauna eskuan ta ibili munduan" (J.S. Elkano, 1522)
-
Saretzen 1 - Ni, hi, gu
Asko gara, Bidasoaren alde bietan, euskararen mesedetan lanean dihardugun elkarteak, eta asko dira euskarari ekarpena egiten dien arloak. Ehundaka dira, Euskal Herriaren luze zabalean, euskara ardatz duten egitasmoak; kontaezinak dira euskararen mapa osatzen duten entitateak. Batzuk, handienak, denontzako ezagunak eta erreferenteak dira; beste batzuk ordea, tokikoak eta txikiak, ezezagunak. Saretzen#1 egitasmoak, elkarte handi zein txikien arteko elkarlana sustatzea du xede. Zein proiektu sor daiteke Kanboko eta Bergarako euskaltzaleak batuz gero? Zein ekarpen egin dakioke mugaz gaindiko elkarlanak euskararen biziberritzeari? Elkarte txikien sarea osatzera goaz, elkar ezagutu, eta, eskutik, proiektu berriak sortzea dugu helburu. Hi, ni eta gu, txikitasunetik handitasunera.
-
Mugaz gaindiko txapelketa
Txapelketa honek Frantzia eta Espainiaren arteko harremanak azkartuko ditu bela lehiaketa batzuen bidez. Jada exisititzen den Hondarribiako Klub nautikoa eta gure nabigazio eremuko nabigatzaile guztiekiko dinamika eder bat indartuko du, baita ere urrunagotik datozenak (RCN Donostia, YC Euskal Herria, YC Aturri-Atlantikoa, …). Lankidetza honi esker, esperientzia handia bildu dugu eta orai bizitzeko egokiak diren belaontzi guztiei irekia izanen zaien lehiaketa handia antolatzen ahalko dugu, elkarteen arteko trukaketa kultural, turistiko eta gastronomikoak egiteko aukera izanen dena.
-
Plaza biziberritzen
Proiektu honekin Txapelketa nagusiak sortzen duen olatua indartu nahiko genuke. Bertsolari Txapelketa Nagusia 4 urtean behin jokatzen da, eta pizgarri modura balio izaten du. Izan ere, jokatu ondorengo urtea beti izaten da saio asko antolatu izan den urtea. Gure asmoa 6 bertso saioko ziklo bat antolatzea da. Saio hauetan punta puntan dabiltzan bertsolariak, eta lekuan lekuko bertsolari gazteek kantatuko lukete. Lurraldetasun ikuspegitik ere, Gipuzkoan, Lapurdin, Behe Nafarroan eta Zuberoan antolatuko genituzke, gutxienez probintzia bakoitzean saio bat antolatzeko konpromisuarekin.
-
Trikitixa, pandero eta alboka musikarien arteko topaketak.
Mugaren bi aldeetako trikilari, pandero-jole eta alboka-joleen arteko topaketak antolatzea.
-
Mugaz gaindiko aliantzak ehuntzen ditugu
Genero-indarkeriaren aurkako "ehun-artibismoaren" munduko sare feminista baten sorreraren esparruan, Proiektu honekin Harituz-ek mugaz gaindiko harremanak sortzea eta indartzea eta ehun-artea bultzatzea proposatzen du, gizartea eraldatzeko eta indarkeria sexistaren aurka borrokatzeko tresna gisa. Horretarako, ehungintzako edo sorkuntzako pertsonen eta elkarteen arteko aliantzak ehuntzea bultzatuko duen jarduera kateatu batzuk proposatzen dira: - Balioan jartzea: gaur egun arte, gure jakinduria eta garatutako arte guztia ohoratzea. - Espazio publikoa konkistatzea: diziplina horiek arlo pribatutik eremu publikora eramatea, gizartean duten balioa birbaloratuz eta birkokatuz. - Gizartea eraldatzea: ehun-artea aldarrikapen sozialerako, "Artibismorako", adierazpenerako eta borroka sozialerako tresna bihurtzea.
-
Bidasoa txirrindaz
Recycl 'arte eta Balazta elkarteek eta Badoa kooperatibak mugikortasun iraunkorra sustatzea dute helburu, Bidasoaldean bizikleta erabiliz, bakoitza bere eremutik. "Bidasoa Bizikletan" proiektuak bizikletaren erabilera sustatu nahi du eskualde osoan, mugikortasuna lurralde osoa hartzen duen arazoa baita, muga administratiboetatik haratago. Mugikortasun pertsonalari nahiz salgaien mugikortasunari heldu nahi zaio, solasaldi eta eztabaida-mahaien bidez (sentsibilizazioa eta hedapena), bizikletak konpontzen eta mantentzen ikasteko tailerren bidez (autonomia eta ahalduntzea) eta piezak berrerabiliz eta birziklatuz (hondakinik ez).
3 proiektu hautatu/bozkatu behar dituzu
Zer aukera interesatzen zaizkizu?
Aukera posibleak
Erlazionatutako dokumentuak
Ez dago erantsitako dokumenturik