1. Proiektuen aurkezpena
Zure proiektua gauzatu nahi duzu? Saiatu 20.000 euroraino irabazten Ideiak2025 diru-laguntzari esker!
Proiektu bat aurkezteko, egin klik esteka honetan:
Zein proiektu mota aurkez daiteke?
Zure proiektuak "Gipuzkoako eta Pirinio Atlantikoetako biztanleen artean loturak sortzea" sustatuko du, eta interes orokorreko izango da (ez merkataritzakoa).
Nork aurkez dezake proiektu bat?
Pertsona fisikoek, elkarteek, fundazioek, enpresek, unibertsitateek, udalek, mankomunitateek edo interes ekonomikoko taldeek.
Proiektu hauek derrigorrez, bi lurraldeetako eragileek elkarrekin aurkeztu beharko dituzte eta partzialki bada ere Gipuzkoan garatu behar dira.
Taldearen erakunde ordezkaria izendatu beharko da.
Eragile bakoitza gehienez bi proiektutan egon daiteke, eta horietako batean bakarrik jardun ahal izango du ordezkari gisa.
Aurreko deialdietan diru-laguntza lortu duten proiektuak aurkeztu ahal izango dira, betiere xede-publikoa edo hartzaileak desberdinak badira.
Deialdiaren Oinarriak ikusi: GAO 2025/06/30