Parte-hartze prozesuaren oinarrizko datuak
Nori zuzendua Herritarrei
Antolatzailea Gipuzkoako Foru Aldundia
Testuingurua
Gipuzkoako Foru Aldundiak Gipuzkoako lurraldeen eta Pirinio Atlantikoen artean loturak sortzen dituzten proiektuak gara ditzaten bere herritarrak lagundu eta animatu nahi ditu, "Ideiak2025" egitasmoaren bidez.
Utz iezaiozu zure irudimenari hegan egiten, eta lortu 20.000 euro zure proiekturako, Ideiak2025 esker!
Proiektu bat aurkezteko, egin klik esteka honetan: IDEIAK 2025 DIRU-LAGUNTZA
Zer eta nola egingo dugu
Zure proiektuak "Gipuzkoako eta Pirinio Atlantikoetako biztanleen artean loturak sortzea" sustatuko du, eta interes orokorreko izango da (ez merkataritzakoa).
Proiektuaren kostuaren % 100 finantzatuko ahalko da, 20.000 euroko mugara arte.
Prozesuaren faseak hauek dira:
- Proiektuak aurkeztea.
- Proiektuen balorazioa.
- Proiektu irabazleen argitalpena.
- Proiektuak gauzatzea.
Prozesuaren baldintzak
1. PROIEKTUEN ESKAERAREN AURKEZPENA
2025eko irailaren 5a arte
Nork aurkez dezake proiektu bat?
Oinarri hauetan araututako diru-laguntzak jaso ahal izango dituzte pertsona fisikoek, elkarteek, fundazioek, enpresek, unibertsitateek, udalek, mankomunitateek edo interes ekonomikoko taldeek.
Ikusi deialdiaren oinarriak: GAO 2025/06/30.
Zer proiektu mota?
Zure proiektuak “loturak sortzea Gipuzkoako biztanleen eta Pirinio Atlantikoetako biztanleen artean” sustatuko du, eta interes orokorrekoa izango da (ez komertziala).
Proiektuaren kostuaren % 100 finantzatuko du, 20.000 euroko gehieneko mugaraino.
Non aurkeztu behar da proiektu bat?
Diru-laguntzen eskaeraren eredua eskuragarri dago Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan, deialdi honi dagokion atalean https://egoitza.gipuzkoa.eus.
2. PROIEKTUEN BALORAZIOA
2025eko irailaren 6tik 22 arte
Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Pirinio Atlantikoko adituez osatutako Ebaluazio Batzordea aurkeztutako proiektu bakoitzaren bideragarritasun teknikoa aztertzeaz arduratuko da. Mugaz gaindiko izaera nabarmena duten proiektuak baino ez dira aztertuko.
3. PROIEKTU IRABAZLEAK ARGITARATZEA
2025eko irailaren 23an
Gipuzkoako Foru Aldundiak 150.000 euro jarri ditu, 60.000 euro 2025ean gauzatzeko eta 90.000 euro 2026an. Balorazio tekniko onena duten proiektuak aurrekontua agortu arte finantzatuko dira.
4. PROIEKTUAK GAUZATZEKO ETA EGIAZTATZEKO EPEA
Eskaerako jarduketak 2025ko urtarrilaren 1etik 2026eko urriaren 31ra bitartean gauzatu beharko dira, eta jarduketak guztiz gauzatu direla zuritzen duen kontua 2026ko azaroaren 15a baino lehen aurkeztu beharko da.