Sarrera
Gipuzkoako Foru Aldundia eta Pirinio Atlantikoetako Departamentuko Kontseilua lankidetza tradizio luze batek lotzen ditu. 15 urte baino gehiagoz, bakoitzari dagozkion konpromisoei esker, proiektu zehatzak gauzatu dira mugaren alde bietako biztanleen eguneroko bizitza hobetzeko. Horren erakusle dira Ederbidea proiektua (Baiona-Donostia eta Iruñea lotzen dituen 240 km-ko bizikleta ibilbidea egituratzen duena) edo Alert proiektua (arrisku naturalen, suteen eta giza jarduerekin lotutako arriskuen aurka elkarrekin borrokatzeko), besteak beste.
2022an abiatua, Ideiak mugaz gaindiko partaidetzazko aurrekontuak lankidetza hau sustatu du 17 proiektu finantzatuz helburu amankomun batekin: Pirineo-Atlantikoetako eta Gipuzkoako herritarrak hurbiltzea.
Arrakastak hala erakutsirik, Bidasoa ibaiaren bi aldeetako herritarren eta elkarteen arteko harremanak sustatzeko IDEIAK egitasmoaren 4. edizioaren aurrean gaude; aukera izango da bi lurralde hauetako herritarrentzat batuko dituzten proiektu berriak proposatzeko: Ideiak 2025.


-
Tolosa
-
Les aldudes
-
La corniche
-
Erretegia
-
Zarautz
-
Txindoki